Zaborraren tasarekin tira-birak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Zaborraren tasarekin tira-birak

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluari jakinarai diotenez, herritar batzuei zaborraren tasa kobratzen saiatu dira Donostiako Udaletik, berez, ez dutenean zertan ordaindu. Halako kasuren bat izanez gero, udaletxera deitzeko azaldu dute. Erreklamazioak egiteko edo argibideak eskatzeko: 900714033.

Zeintzuk ez dute ordaindu behar?

Tasa ordaindu behar ez dutenak honakoak lirateke: hondakinak biltzeko puntutik (kontenedoreetatik) 200 metro baino urrutiago bizi direnak; edota 100 metro baino urrutiago bizi direnak, kontenedoreetara joateko ibilbideko zati guztien artean metatutako desnibela %6 edo handiagoa bada.

Eta tasaren %50 gutxiago ordainduko dute 100 metro baino urrutiago bizi direnek, eta hondakinak biltzeko puntuaren arteko ibilbideko zati guztien artean metatutako desnibela %3 edo handiagoa bada. 

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom