Zaborra behar den lekuan uzteko deia | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Zaborra behar den lekuan uzteko deia

(0 iruzkin)

Zaborrarekin hainbat arazo sortzen ari dira azken aldian, herritar batzuk nahi dutena eta nahi duten lekuan uzten dutelako. Herri Kontseiluak gogorarazi nahi du, hasteko, hondakinak bereizi egin behar direla eta ondoren, hondakin jakin bakoitza dagokion lekuan utzi behar dela. Eta kontenedoreetan utzi ezin daitekeena, Garbigunera eraman behar dela.

Iturrietan, zabor pilaketa
Herriko hainbat puntutan, zabor pilaketak sortzen dira, esan bezala, herritar batzuk utzi behar ez den hondakina uzten dutelako bertan. Maiz, Iturrietako kontenedoreetan gertatzen da hori. Zenbait herritarrek eskonbroak eta antzekoak utzi izan dituzte eta hantxe egon izan dira egunetan, udaletxeak berez ez dituelako halako hondakinak jasotzen. Beraz, eskaera argia egiten die Herri Kontseiluak herritarrei: halako hondakinak dagokion lekura eramateko; esaterako, Garbigunera.
Bestalde, hainbatetan Udaletik bildu behar dutena bildu gabe geratu izan dela ere salatu du Herri Kontseiluak. Kontuan izango dutela erantzun dute Udaletik. Dena dela, askotan hondakin gehiegi izaten dela eta kamioia beteta egoten denez, ezin izaten dutela Igeldotik pasa adierazi dute.

Neurriak hartzen
Partehartzeko zinegotziarekin ere landu da gaia eta Udalak neurri hauek hartzea erabaki du: Udaltzainek zorrotzago jokatzea eta isunak jartzen hastea.

Altzari handiak, hiru egunetan
Bestalde, Herri Kontseiluak gogorarazi nahi du altzari handiak ateratzeko hiru egun daudela Igeldon: astelehen, asteazken eta ostiral (21:30-22:30). Zalantzak izanez gero, deitu: 943 48 10 38.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom