Zabor bilketa egingo da igandean | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Zabor bilketa egingo da igandean

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluak deituta zabor bilketa egingo da igandean (otsailak 21). Azken aldian izan diren konfinamendu perimetralen ondorioz, Igeldora gerturatu den bisitarien kopurua handitu egin dela adierazi du Herri Kontseiluak eta horrekin batera, gure inguruak zabor pilaketa handiagoa jasan duela.

«Kaskoa, eskola, arrokak, belardiak eta bideak, zabor pilaketa puntu kezkagarri bihurtu dira. Herri Kontseilutik zabor bilketa egiteko auzolanerako deialdia egin nahi dugu», azaldu du.

Otsailaren 21ean, igandea, goizeko 10:00tan jarri dute hitzordua herriko plazan. Bertan bildutakoekin taldeak antolatuko dituzte zonalde ezberdinetara joateko.

Eskularruak norberak eramateko eskatu dute Herri Kontseiluko kideek.

«Animatu, garbi dezagun Igeldo!» egiten diete dei herritar guztiei.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom