Urte hauetan zehar adierazitako beharrak agerian geratu dira berriz
Nork argitaratua: Igeldo Herria hilabete 1, aste 1 atzera
Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko bidean, igeldotarron partaidetza prozesua jarri da abian. Bi asmorekin jarri da abian: alde batetik, igeldotarrak informatzea; eta bestetik, igeldotarren iritziak, kezkak eta beharrak jasotzea.
Lehenengo pauso bezala, martxoaren 20an bilera ireki bat egin zen Igeldon eta bertan 85 herritarrek hartu zuten parte. Igeldoko zerbitzuen eta lehentasunezko arloen inguruan aritu ziren hizketan. Jarrera aktiboarekin aritu ziren igeldotarrak.
Ondoren, galdetegi bat online betetzeko aukera ere izan da. 44 herritarrek erantzun dute galdetegia. Banakako elkarrizketak ere egiten ari da Siadeco enpresa.
Emaitzen laburpena
Siadeco enpresak bildu ditu emaitza guztiak eta laburpen bat helarazi dio Herri Kontseiluari. Bildutako datuen arabera, Igeldoko zerbitzuen artean hoberen baloratzen direnak honakoak dira: autobus-zerbitzuaren maiztasuna, Kaskoko zabor-bilketa, garbiketa eta zerbitzuak; Eskola eta Guraso Elkartearen lana; Ieltxo kultur elkartearen ikastaroak; Herri Kontseiluaren ekintzak; IKO Igeldoko Kooperatiba; Ostalaritza eskaintza.
Hobetu beharreko zerbitzuak edo aurrera begirako lehentasunak, berriz, honakoak dira nagusiki: herri-lanak; hirigintza planeamendua eta etxebizitza eskaintza; garraio publikoa; gizarte zerbitzuak eta osasungintza; kultur etxea eta kultur eskaintza; aisialdi edo kirol ekipamenduak; eskolaren espazioa bertatik kudeatzea; hondakinen birziklapena eta murrizketa, energia berriztagarriak; ingurune naturalaren zaintza; turismoa eta bertako ekonomia sustatzea.
Herri Kontseiluari jakinarazi diotenez, parte hartu duten herritar guztiei bidaliko diete emaitzen laburpena.
Baloratuenak, herritik sortutako ekintzak
Emaitzak aztertu ostean, Herri Kontseiluak argi ikusi duena da urte hauetan zehar igeldotarrek adierazitako beharrak plazaratu direla berriz: herri-lanen gabezia (mantenimendu eta konponketak edo egoera hobetzea), hirigintza eta etxebizitza, garraio publikoa hobetu beharra, gizarte zerbitzuak, azpiegitura eta espazio beharra…
Horrez gain, nabarmendu du hoberen baloratutako zerbitzu gehienek ez dutela udaletxearekin zerikusirik: «herritik sortutako ekintzak dira: Guraso Elkartearen jarduna, Ieltxoren ikastaroak, Herri Kontseiluaren ekintzak, IKO Igeldoko Kooperatiba, ostalaritza… eta oso adierazgarria da hori».
Gazteen beharrak falta
Bilera irekiko eta galdetegiko parte hartzaileen profilari begiratuta, azpimarratzekoa da gazteen ekarpen urria. 129 herritarrek hartu dute denera parte eta 30 urtetik beherakoak 7 izan dira (%5,43). Gehienak 30-65 urtekoak izan dira: 87 (%67,44). 65 urtetik gorakoak, berriz, 35 izan dira (%27,13).
Horiek horrela, Herri Kontseiluak ahalegin berezia egiteko asmoa du gazteak prozesura gerturatu eta beraien beharrak ezagutzeko. Lehenengo pausu moduan, bilera bat egin zuten maiatzaren 6an. Afari-merienda moduan izan zen kultur etxean, eta gazteen iritziak eta kezkak jasotzea izan zen helburua.
Lantalde osoko kideak, Igeldoko bileran
Igeldoko TET sortzeko lantalde bat dago lau hankakoa: Igeldoko ordezkariak, Donostiako Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariak, Udal Partaidetza saileko teknikariak eta Siadeco Ikerketa Elkarteko teknikariak daude. Lantaldea osatzen duten kide guztiak bilera irekian egon ziren Igeldon eta modu positiboan baloratzen du hori Herri Kontseiluak.
Justifikazio txostena prestatzen
Igeldotarren partaidetza prozesua aurrera doan bezala, Igeldoko TET eratzeko pausuek ere aurrera jarraitzen dute. Apirilaren 7an lantaldearen bigarren bilera izan zen Donostiako udaletxean. Bertan, Siadecok azaldu zuen Igeldoko TET sortzeko justifikazio txostena eta deszentralizazio-proiektuaren hasierako proposamena prestatzen ari direla. Maiatzerako izango da hori prest. Horretarako, udal departamentuekin aritu dira lanean eta Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako hainbat udalerritako (500-1600 biztanle artekoak) aurrekontuak aztertu dituzte.
Lantaldearen hurrengo bilera ekainaren 22an izango da eta Siadecok prestatutako txostenaren inguruan ariko dira.
Azken postak
- San Pedro Jaiak 2022
-
Giro ederra jarri zuen Oinatzen partiduak
- Ameztiko Jaiak argazkitan
- Udaberri Festa argazkitan
-
Ameztiko festak egingo dira estreinakoz
Artxibategia
2022
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (250)
Etiketak
- Undermount (1)
- sinadurak (2)
- joxe mari uranga (1)
- hirugarren adina (2)
- 2017 urtea (6)
- ondorioen txostena (2)
- Otabardi baserria (2)
- ate irekiak (2)
- pelota (1)
- emakumeen eguna (6)
- lore (3)
- moda desfilea (3)
- ieltxoko jaialdia (1)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- M8 (4)
- garbigunea (1)
- martxoak 8 (4)
- txirrindularitza (3)
- Gurasoak (1)
- Hozkailua (1)
- zerain (1)
- Kooperatiba (9)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- baratza (2)
- VPO etxeak (1)
- pala (1)
- erabilera (1)
- hipopresiboak (1)
- Herri Kontseilua (4)
- sokatira (1)
- sinadura bilketa (1)
- haritzalde (1)
- ieltxo (2)
- emakume afaria (3)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- san isidro eguna (1)
- pelota txapelketak (1)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- kixmi (2)
- Inauteriak (2)
- Mullita Fest (1)
- udaberri jaia (4)
- Guraso Elkartea (3)
- greba feminista (4)
- itzulia (1)
- gazteak (1)
- San Pedroak (4)
- robotika (1)
- lehentasunak (2)
- barrikotea (1)
- gona gorria (1)
- matrikulazioa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- argazki lehiaketa (2)
- obrak (8)
- greba (2)
- segurtasuna (1)
- eresmin (1)
- Itsas Aurre (3)
- emakumeok planto (4)
- garagardo artisauak (1)
- jaiak (3)
- errepide mozketa (1)
- erromeria (1)
- irteera (1)
- giza-katea (2)
- Eskola Bidea (1)
- zabor pilaketa (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- zozketa (2)
- afaria (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- jai batzordea (4)
- negua (1)
- armarria (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- Udazken festa (1)
- udako ordutegia (1)
- lapurretak (2)
- hamaiketakoa (1)
- Dbus (1)
- san isidro (2)
- ikastaroak (3)
- Herri batzarra (1)
- errigora (2)
- proba (1)
- euskal erregimena (2)
- programa (1)
- lehiaketa (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- Din Din elkartea (1)
- batzar eratzailea (2)
- hitzaldia (2)
- eskolako jaialdia (1)
- euskal dantza (1)
- Lezkarri (2)
- euskara (3)
- ibarra taldea (1)
- Ekainak 17 (7)
- tasa (1)
- kale neurketa (1)
- Eskola (6)
- urteko batzarra (1)
- bertako produktuak (1)
- garagardo azoka (2)
- emakume eguna (2)
- arrano etxea (1)
- galdeketa (7)
- erraustegia (2)
- zaborra (2)
- antzerkia (2)
- sarrerak (2)
- boletoak (1)
- Gure Esku Dago (8)
- ttonttorro (6)
- 65 urte (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- hondakinak (2)
- Pilotegi bidea (6)
- musa (3)
- Asteasu (2)
- donostiako klasikoa (1)
- elurra (2)
- kontzertua (1)
- batzarra (4)
- autobusa (1)
- festak (6)
- asteburu pasa (2)
- futbola (1)
- arrantza (1)
- kurtso bukaera (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- udalekuak (1)
- eskonbroa (1)
- bilera (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- ekintza berriak (2)
- umore horiya (1)
- kontserbak (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Angula ustelak (2)
- oinarriak (1)
- pilota (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- saridunak (1)
- onditz urruzmendi (1)
- egitaraua (2)
- triatloia (1)
- arropa bilketa (1)
- Herri kirolak (1)
- zeramika (1)
- untzi museoa (2)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- euskaraldia (2)
- landare (3)
- zuhaitz eguna (1)
- mozorroak (1)
- pilates (1)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- mendizorrotz (1)
- Tximistarri bidea (2)
- krosa (1)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
Egileak
- Karmele Garmendia (265)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Igeldo Herria (166)
- Aitziber Alzua (3)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria