Udazken jaian, azoka antolatuko du Kooperatibak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Udazken jaian, azoka antolatuko du Kooperatibak

(0 iruzkin)

Bertako produktuez gain, beste disziplina batzuetako postuak ere izango dira: artisauak, 2. eskukoak... IKOk postu berezia jarriko du eta herritarrei dei egiten die materiala eman nahi izanez gero.

Urriaren 24an, Udazken jaiaren baitan eta bertako eragileekin bat eginda, diziplina anitzeko merkatua izango da herriko plazan. Bertako produktuez gain, beste disziplina batzuetako postuak ere izango dira: artisauak, 2. eskukoak...
IKOtik ere postu berezi bat jartzeko asmoa dute jasangarritasuna bultzatzeko helburuarekin. Horretarako herritarrei deialdia luzatu nahi diete etxeko txokoak errebisatzeko eta behar ez diren baina bigarren bizitza bat izan dezaketen gauzak edukiz gero, Kooperatibako kideekin harremanetan jartzeko. Saltzeko edo doaintzan emateko izan daitezke: arropa, liburuak, altzariak, objektuak, apaingarriak...
Urriaren 15tik 22ra izango da objektuak biltzeko epea eta horretarako juntakide diren Nagore Vivian eta Amaia Estangarekin harremanetan jarri beharko da info@iko.eus emailaren bitartez edo 610422962 telefonora deituz edo whats-app bidez mezu bat bidaliz. Animatu eta parte hartzeko deia luzatu dute.

Lehenengo urteurren ospakizuna uztailean
Kooperatibak denda martxan jarri zuenetik urtea pasa da jada eta uztailaren 17an egin zuten lehenengo urteurreneko ospakizuna. Osasun egoera zela eta, festa handirik egiteko aukerarik ez zenez, larunbat eguerdian dendara hurbildu ziren guztiek ardo dastaketa egiteko aukera izan zuten. Bodegador bazkidearen eskutik, Nafarroako 2 bodega txikietako ardoak jarri zituzten dastatzeko aukeran: ardo txuria, beltza eta Lambrusko delakoaren ildoan ekoiztutako Navarrusko izeneko klarete espumosoa. Joan etorrian jende ugari ibili zen eta dastatzeko jarritako ardoek harrera ona izan zuten. Gainera, ardo ekoizleen ezaugarrien berri izateko eta baita produktuaren prozeduraz gehiago jakiteko aukera ederra izan zuten bertaratutakoek.
Bestalde kanpaina berezien atalean, irailean enbotatzeko tomatearen kanpaina egin zuten. Nafarroako ekoizle bati zuzenean erosita eskuratu zuten tomatea eta aurrera begira ere, antzeko kanpaina gehiago egiteko asmoa dutela adierazi dute garaiko produktu eta ospakizunei lotutako produktuak eskaintzeko.
Azkenik, dendaren irekieratik lanean egon den Esti langileak, iraila bukaeran lana uztea erabaki zuela eta, pena handiz agurtu dutela adierazi dute Kooperati­bako juntakideek, «hasieratik langile fina izan baita».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom