Tuper-bazkaria eta kafe-tertulia, Emakumeen Egunaren bueltan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Tuper-bazkaria eta kafe-tertulia, Emakumeen Egunaren bueltan

(0 iruzkin)

Ostegunean, Emakumeen Egunaren bueltan, Igeldon hainbat ekintza antolatu ditu herriko emakume talde batek. Eta Greba Feministaren deialdiarekin bat eginez, Igeldoko emakumeei ere dei egiten diete egun horretan planto egiteko: «Gu gelditzen bagara, mundua gelditzen delako!».

Goizeko 11:30etan jarri dute lehenengo hitzordua. Plazan elkartu, besoko moreak banatu, kartelak jarri eta bertan erabakitzen dena egingo dute. Ondoren, 13:00ak aldera, tuper-bazkaria egingo dute (norberak etxetik eramanda) eta bazkalostean, kafe-tertulia ederra.

13:00etatik 15:00etara, herriko gizonak haurren kargu egiteko ekimena ez dela aurrera atera azaldu dute, eta haurren zaintza beraien gain bada ere, emakumeei lasai gerturatzeko luzatu diete gonbidapena.

Bigarren hitzordua arratsaldean izango da, 18:45etan. Plazan elkartu eta 19:00etako autobusean elkarrekin jaitsiko dira Donostian egingo den manifestaziora.

Mantalak leiho-balkoietan
Ostegunean, mantalak leiho-balkoietan zintzilikatzeko deia ere luzatu dute, «zaintzan eta etxeko lanetan plantoa irudikatzeko». Eta honakoa ere gaineratu dute: «Ez kontsumitu, batez ere saltoki handi eta multinazionaletan».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom