Traktoreei ITVa pasako diete Igaran | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Traktoreei ITVa pasako diete Igaran

(0 iruzkin)

Nekazal makinariei IATa (ITVa, inspección técnica de vehículos deritzana) pasatzeko aukera izango da Igaran. Azaroaren 10ean izango da, asteazkena Donostiako Udaleko biltegian (Igara bidea, 84). Aurrez txanda hartu behar da eta dagoeneko deitu daiteke hitzordua eskatzeko. Horretarako, Irungo ITVra deitu behar da: 943626300.
Igarako puntu horretan ikuskapen unitate mobila egongo da eta bertako zein inguruko baserritarrentzat izango da. Ordainketa bertan izango da esku dirutan (41,88€ traktoreko).

Azterketa, 8 urtetik aurrera
Nekazal ibilgailuek (traktoreek, makinaria autopropultsatuek, gurdiek eta beste ibilgailu bereziek) IAT azterketa pasa behar dute ondorengo maiztasunarekin:
- 8 urte baino gutxiago baditu, ez du IAT azterketa pasa behar.
- 8-16 urte bitartean, 2 urtetik behin pasa behar du.
- 16 urte baino gehiago baditu, urtero pasa behar du.

Garrantzitsua, istripuak saihesteko
Herri Kontseiluak dei egiten die herritarrei animatzeko ITVa pasatzera, «ga­rrantzitsua baita traktoreak segurtasunez edukitzea istripuak saihesteko».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom