Toka eta afaria, San Isidro ospatzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Toka eta afaria, San Isidro ospatzeko

(0 iruzkin)

Aurten ere San Isidro Eguna ospatuko da Igeldon eta hori horrela, Toka Txapelketa eta afaria antolatu dituzte. Toka arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da eta afaria 21:00etan. Txapela tabernan izango da eta komeni da aurrez apuntatzea bertan.

Partehartze ederra, asteburuan

Ohi bezala, asteburu osoan zehar Udaberri Jaia ere ospatu da eta antolatutako ekintzetan partehartze ederra izan da, nahiz eta eguraldiak ez askorik lagundu.

Larunbatean, hitzaldia izan zen kultur etxean, eta Igeldoko Kooperatibako proiektuaren antzeko ereduak aztertu zituzten. Laboreko kideak izan ziren bertan, besteak beste. 15 bat lagun elkartu ziren. Ondoren, Igeldoko Lezkarri eta Azkoitiako Iraurgi abesbatzen emanaldia izan zen eskolan eta areto nagusiko eserlekuak bete egin ziren. Indarrak berreskuratzeko eta eguna ondo bukatzeko, primerako barrikotea izan zen sindikatuan. Bertaratutako 120 lagunek nahi adina zentollo eta oilasko jateko aukera izan zuten.

Igandean, berriz, Landare, Lore, Zuhaitz, Zuhaixka eta Barazki azoka egin zen. Plazan beharrean, frontoian egin zen azkenean, eguraldia zela eta. Jende ugari ibili zen, bai herrikoak bai kanpotik etorritakoak ere. Aldi berean, sindikatuan ere beste gune bat jarri zen eta bertan ardo eta gazta desberdinak probatzeko aukera izan zen. Bestalde, denda zabaltzen denean bertan egon daitezkeen produktu batzuk ekarri zituzten probarako, eta postuak jarri ziren. Antolatzaileak gustora ziren salmentarekin eta orokorrean izandako erantzunarekin. Arratsalde partea girotzeko ardura, berriz, Dj Estherrek izan zuen.

Ekintzetako argazki guztiak galerian daude.

 

 

 

 

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom