Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-05-16T15:37:13+00:00Giro paregabean ospatu da San Isidro2018-05-16T15:35:37+00:002018-05-16T15:37:13+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/giro-paregabean-ospatu-da-san-isidro/
San Isidro Eguna ospatu da aurten ere Igeldon eta giro paregabean ibili ziren Toka Txapelketa eta afaria tarteko. Tokan 20 lagunek hartu zuten parte eta Jabier Sorondok irabazi zuen, 4 aldiz jota (2 tirada batuz).

Afaria, berriz, Txapela tabernan egin zen eta denera 30 bat lagun elkartu ziren. Afalostea, Alkorta anai-arrebek girotu zuten trikitixa eta panderoarekin.

Argazki guztiak ikusgai daude argazki galerian. Hemen behean, horietako batzuk:

Toka eta afaria, San Isidro ospatzeko2018-05-14T15:35:58+00:002018-05-16T14:22:32+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/toka-eta-afaria-san-isidro-ospatzeko/
Aurten ere San Isidro Eguna ospatuko da Igeldon eta hori horrela, Toka Txapelketa eta afaria antolatu dituzte. Toka arratsaldeko 19:30etatik aurrera izango da eta afaria 21:00etan. Txapela tabernan izango da eta komeni da aurrez apuntatzea bertan.

Partehartze ederra, asteburuan

Ohi bezala, asteburu osoan zehar Udaberri Jaia ere ospatu da eta antolatutako ekintzetan partehartze ederra izan da, nahiz eta eguraldiak ez askorik lagundu.

Larunbatean, hitzaldia izan zen kultur etxean, eta Igeldoko Kooperatibako proiektuaren antzeko ereduak aztertu zituzten. Laboreko kideak izan ziren bertan, besteak beste. 15 bat lagun elkartu ziren. Ondoren, Igeldoko Lezkarri eta Azkoitiako Iraurgi abesbatzen emanaldia izan zen eskolan eta areto nagusiko eserlekuak bete egin ziren. Indarrak berreskuratzeko eta eguna ondo bukatzeko, primerako barrikotea izan zen sindikatuan. Bertaratutako 120 lagunek nahi adina zentollo eta oilasko jateko aukera izan zuten.

Igandean, berriz, Landare, Lore, Zuhaitz, Zuhaixka eta Barazki azoka egin zen. Plazan beharrean, frontoian egin zen azkenean, eguraldia zela eta. Jende ugari ibili zen, bai herrikoak bai kanpotik etorritakoak ere. Aldi berean, sindikatuan ere beste gune bat jarri zen eta bertan ardo eta gazta desberdinak probatzeko aukera izan zen. Bestalde, denda zabaltzen denean bertan egon daitezkeen produktu batzuk ekarri zituzten probarako, eta postuak jarri ziren. Antolatzaileak gustora ziren salmentarekin eta orokorrean izandako erantzunarekin. Arratsalde partea girotzeko ardura, berriz, Dj Estherrek izan zuen.

Ekintzetako argazki guztiak galerian daude.

Barrikoteko txartelak erosteko, azken eguna2018-05-09T15:49:05+00:002018-05-14T14:43:17+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/barrikoteko-txartelak-erosteko-bihar-da-azken-eguna/
Udaberri Festa asteburu honetan ospatuko da eta larunbatean barrikotea egingo da zentollo eta guzti. Txartelak Txapelan daude salgai eta gaur da erosteko azken eguna.
Aurtengo Udaberri Festa berezia izango da. Azken urteetan, festa honetan ateratako dirua Kooperatibari laguntzeko erabili izan da eta aurten, helburu hori izateaz gain, Kooperatibaren proiektu berria izango da ardatz. Proiektua herrian eta herritik kanpora zabaltzeko aprobetxatu nahi da aurtengo Udaberri Festa eta horretarako, egitarau ederra prestatu dute. Azpimarratzekoa da, igandean egingo den Barazki, Lore, Landare eta Zuhaitz azoka. Kanpoko jende ugari gerturatzea espero da.
Asteartean, berriz, San Isidro eguna ospatzeko, Toka Txapelketa eta afaria izango dira.

UDABERRI FESTA
Maiatzak 12, larunbata:
18:00 HITZALDIA kultur etxean: “Igeldoko Kooperatibako
proiektuaren antzeko ereduak aztertuz”.
19:30 LEZKARRI (Igeldo) eta IRAURGI (Azkoitia) abesbatzen
emanaldia. Eskolako aretoan.
21:00 BARRIKOTEA sindikatuan.
Ondorenean, Itziar Zamorarekin kantaldia.
MENUA: Zentolloa, oilaskoa parrillan, postrea eta kafea. Prezioa: 20€.
*TXARTELAK: Txapelan salgai, (maiatzak 10, osteguna arte).

Maiatzak 13, igandea:
10:30 LANDARE, LORE, ZUHAITZ ETA ZUHAIXKA AZOKA plazan.
Denak salgai egongo dira eta baratzako landare eskaintza zabala
egongo da.
11:00tatik aurrera, GAZTA eta ARDO dastaketa eta Kooperatibako
informazio gunea sindikatuan. Aurrera begira egon daitezkeen
produktuetako batzuk ere salgai!
13:30 OILASKO ERREA PARRILLAN plazan. Barra ere egunean
zehar irekita izango da.
16:00-18:00 Dj Esther plazan.

Maiatzak 15, asteartea
San Isidro eguna:
19:30 TOKA txapelketa plazan.
21:00 Afaria TXAPELA tabernan, Alkorta anai-arreba trikitilariekin.
Emandako azken pausoak azaldu zituen Kooperatibak batzarrean2018-05-03T16:55:34+00:002018-05-03T22:59:47+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/emandako-azken-pausoak-azaldu-zituen-kooperatibak-batzarrean/
Kooperatibaren batzarra izan zen apirilaren 22an eta emandako azken pausoen berri eman zien bazkideei. 42 bazkide elkartu ziren. Azaldutako pausoetako bat izan zen bideragarritasun plana egin dela eta kalkuluen arabera, denda irekita, bigarren urtearen bukaeran irabaziak lortzen hasiko liratekeela. Plan horren arabera, egokiena seina orduz ariko diren bi langile kontratatzea ikusten dute eta kontsumoa dela gakoa. Beraz, hasierako urterako kontsumo-kuota bat ezartzea proposatu dute (hilean 30 eurokoa), proiektua martxan jartzeko beharrezkoa, baina lehenengo urtea pasata, kuotarik ez izatea da asmoa. Kuota hori egun daukaten finantziazioaren arabera kalkulatua da, baina denda irekitzerakoan hobeto zehaztuko dute. Izan ere, lortzen duten finantziazioaren baitan aldatu daiteke.
Bideragarritasun plana prestatuta, diru laguntza bat ere eskatu da Eusko Jaurlaritzan. Udara ingururako aterako da ebazpena.

Kuota ordaintzeko momentua
Bazkide berriek aurreko bazkideekin parekatzeko, 500 euroko kuota ordaindu behar dute eta batzarrean azaldu zuten maiatzean hasiko direla kobraketekin. Kontu korronte zenbakia pasako dute orain, kolpera 500 euroak ordaintzeko asmoa dutenentzat. Maiatzaren 15erako ordaindu beharko dute horiek. Urte osoan zehar, hilabeteka ordaindu nahi dutenek berriz, beraien kontu korrontea eman beharko diete Kooperatibako kideei. Eta bi zatitan ordaindu nahi dutenek ere, gauza bera.

Ekarpen-bonoak interesekin
Bankuari dirua eskatu beharrean, 250 euroko ekarpen bonoen sistema ere planteatu zuten aurreneko batzarrean. Azken batzarrean azaldu zutenez, legearen arabera, bazkideek ekarpenak egiten badituzte, interesekin itzuli behar zaie dirua; bazkide ez direnei ez. Hala ere, proposatu zuten denei interesekin itzultzea, baina kopuru hori eskura bueltatu beharrean, kontsumorako uztea. Dirua itzultzen, berriz, hirugarren urte ekonomikoaren ostean hasiko lirateke. Eta 250eko bono bakoitzeko, urtero 50 euro itzuliko lukete, dena batera itzultzea ezinezkoa izango baita. Bazkideek begi onez ikusi zuten proposamena.

Herri Kontseiluaren proposamenari erantzunez
Proiekturako 15.000 euro emateko prest zegoela azaldu zion Herri Kontseiluak Kooperatibari, beti ere, baldintza batzuk onartu eta bermatzen baziren. Eskaera horri erantzunez, honako proposamenak dauzkate Kooperatibako kideek:
- Denda irekia izango da, bazkide ez direnek erosteko aukera izango dute, eta hori herri guztiari begirakoa da.
- Igeldoko ekoizleak lehenetsiko ditugu.
- Bertako hornitzaile eta gremioak lehenetsiko ditugu.
- Kooperatibako langileak kontratatzerakoan, Igeldotik abiatuko gara beti.
- Etxez etxeko zerbitzua jarriko dugu dendara gerturatzeko zailtasunak dauzkatenentzat: helduak, ezinduak...
- Irabaziak izaten hasten garenean, batzarrak izango du azken hitza, baina beti buruan izango dugu herrian inbertitzea zerbait.
Proposamen hauek Herri Kontseiluari azalduko zaizkio eta ondoren batzar batean erabakiko da onartu edo ez.

Lehenengo pisuko lurra, ia prest
Apirilean zehar, bi auzolan egun egin dira eta oso produktiboak izan direla azaldu zuten. Lurrean, grabila gainean, plastikoa jarri da eta hormigoia botatzea bakarrik falta da (berehala egitekoak dira). Modifikazio txiki batzuk ere egin zituzten, tuberi eta drenaje kontuetan. Baita trasteak atera eta eraikina txukundu ere. Hurrengo eginbeharrak lirateke, egurrezko estrukturak landu eta jarri (lehenengo pisuko lurra jarri, posteak txukundu eta lijatu, ateak jarri...); eta baita leihoak ere. Lantaldean lantzen ari dira ze material jarri eta aurrekontuak eskatzen. Auzolan eguna antolatuko dute ondoren.

Auzolanak hobeto antolatzeko, abixatu
Egindako bi auzolanetan izandako erantzunarekin gustora daude eta asko eskertzen dute jendearen laguntza. Dena dela, hobeto antolatzeko, aurretik abixatzea komeni dela azpimarratu dute eta hurrengoan kontuan hartzeko dei egin dute. Dagoeneko, zerrenda bat prest dute dauden lanekin eta norbera ondoen moldatuko den zereginean apuntatzeko aukera dago.

Hasieratik, produktu guztiak
Dendaren izaera definitzen ere eman dituzte pausoak eta honako lau ezaugarri izango lituzke: osasungarria (helburu horrekin ekologikoak garrantzia izango du); bertako produktuak izatea (Igeldo eta ingurukoak); justua (ekoizleen eta erosleentzako prezio duinak); eskaintza zabala (aste osoko erosketa bertan egiteko aukera).
Azken ideia horri erantzunez, hasiera hasieratik honako produktuak jartzea aurreikusten dute: freskoak (barazkiak, frutak, haragia, arraina...), esnekiak (esnea, gazta, yogurrak...), izoztuak (haragia, arraina, barazkiak, izozkiak...), begetarianoa, sukaldekoak (arroza, pasta, lekaleak...),
kontserbak, edariak, higienea eta garbitasuna, baserria (landareak, tresnak...) eta maskotak. Zentzu honetan, pausoak ematen joateko, antzeko proiektuak dituzten elkarte eta kooperatibekin harremanetan jarri dira: Usurbilgo Kooperatiba, Ereindajan (Arrasate) eta Labore (Oiartzun).

Sekulako azoka, Udaberri Jaian
Aurtego Udaberri Jaia maiatzeko 12-13 asteburuan izango da eta zerbait berezia egin nahi izan dutela azaldu zuten batzarrean. Orain arte festa antolatzeaz arduratu den taldeaz gain, Kooperatibako komunikazio taldeko kide batzuk ere aritu dira antolaketa lanetan eta proiektua herrian eta kanpora zabaltzeko aukera ederra dela ikusten dute. Baita diru iturria ere. Hori horrela landare, lore, zuhaitz eta zuhaixka azoka «potente bat» antolatu dute, besteak beste.
Gainera, sindikatuko lurra jarrita egongo da ordurako eta gune hori ere baliatuko dute. Barrikotea egingo da bertan eta azokaren parte bat ere han jarriko da. Horrez gain, tragoak hartzeko barra ere egongo da. Turnoetarako jendea beharko dela azpimarratu zuten.

Komunikazioa hobetzeko lanean
Komunikazioaren aldetik, zer hobetua badela azaldu zuten Kooperatibako kideek eta lanean ari direla. Deialdien berri ematerako garaian, adibidez, ez dute asmatu denengana ondo iristen eta emailez gain, telefono bidez ere egin beharko direla deialdiak ikusten dute.
Bestalde, kanpora begirako komunikazioa ere lantzen ari dira: proiektua zabaldu, bazkide berriak lortu, crowdfunding kanpaina abiatu (dirua biltzeko), ekintza berriak antolatu eta daudenak indartu...
Marka-logoa, diseinua, izena... landu beharreko kontuak direla ere gaineratu zuten. Hurrengo batzar baterako utzi zuten, baina bitartean, bazkideek badute proposamenak egiteko aukera: igeldokokooperatiba@gmail.com.

Hurrengo batzarra, ekainean
Aipatutako ideia asko proposamenak dira eta lantaldeetan lantzen eta zehazten joango dira orain. Hurrengo batzarrean aztertuko dituzte berriz. Hurrengo batzar hori ekainean izango da (eguna ez dute zehaztu).