Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-06-07T14:19:10+00:00«Zorionak Igeldo! 203 sinadura bildu ditugu!»2018-05-22T15:50:39+00:002018-06-07T14:19:10+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/zorionak-igeldo-203-sinadura-bildu-ditugu/
Igeldoko Gure Esku Dago taldeak honako mezua zabaldu du:

«Ekainaren 17an herri galdeketa burutzeko, Gure Esku Dago taldetik 16 urtetik gorako biztanleen %10ak sinatzea jartzen genuen helburu gisa. Kopurua herri galdeketa antolatzeko beharrezkoa izateaz gain, herri atxikimenduaren adierazle ere bada guretzat. Sinadura amaitzeko epea bukatu da eta 203 izan dira bildutako sinadurak, herriaren % 18 inguru. Mila esker guztiei!

Bestetik aukeratu dugu herri galdeketako galdera:

Igeldoar gisa, nahi ahal duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan? izango da E-17ko galdera. Galdera aukeratzeko, Udaberri festan mahaira hurbildu zineten artean jasotako bozkak kontuan izan ditugu, bertan 5 galdera proposamen egin genituen eta aipatutako galdera izan da herritarrei gehien gustatu zitzaizuena.

Ekainaren 17an ezin da inor etxean geratu! Parte hartu!

Bestetik, ezin dugu ahaztu Ekainaren 10an erronka handia dugula. Donostia - Bilbo eta Gasteiz hiriak batuko ditugu giza kate erraldoi baten bidez. Igeldoarrek Ibaetan dugu kilometroa eta izen ematea martxan dago, oraingoz 50 pertsonatik gora apuntatu garen arren, igandero izena emateko aukera egongo da. Egunean bertan, kedada egingo dugu herritik bertatik gure aldarrikapenak harturik oinez jaisteko.

Herritarren ordua da, Eman eskua etorkizunari!»
«Ez da epea bukatu eta 140 sinaduratik gora lortu ditugu»2018-05-03T17:30:40+00:002018-05-03T17:31:22+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/ez-da-epea-bukatu-eta-140-sinaduratik-gora-lortu-ditugu/
Gure Esku Dagoko kideak sinadurak biltzen ari dira Igeldon galdeketa egin ahal izateko. Maiatzaren erdira arte ariko dira. Honako idatzia bidali dute deialdia eginez.

Gero eta gutxiago falta da egun handirako, Ekainak 17rako. Esan genuen, galdeketa egin ahal izateko herritarren %10ak sinatu behar zuela, 80 sinadura inguru, bada oraindik ez da sinatzeko epea bukatu eta 140tik gora sinadura lortu ditugu. Mila mila esker guztiei!
Maiatza erdialdera arte egongo da sinatzeko aukera. Horretarako, igande eguerditan mahaia jarriko dugu. Bestela, igeldokogureeskudago@gmail.com emailera edo 688620771 telefonora idatzita ere egongo da sinatzeko aukera.

Giza katerako deia
Ekainaren 10ean ere zita garrantzitsua izango dugula gogorarazi nahi dugu, aspaldian egin den mobilizaziorik jendetsuena burutu nahi da. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza kate erraldoia egingo da. Guri Donostiako kilometroa tokatu zaigunez, hain zuzen ere, Ibaetatik Antiguora doan kilometroa (Antiguo eta Ibaetarekin batera 800 pertsona lortzea da apustua), herritik denok batera oinez jaisteko deialdia egingo dugu. Mahaietan 5 euroren truk apuntatzeko aukera egongo da edo gizakatea. gureeskudago.eus. helbidean ere izena eman ahalko da.
Herritarron ordua da, Igeldon ere erabakitzera goaz!