Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-07-06T10:29:34+00:00Babes Ofizialeko Etxebizitzen inguruko sinadura bilketa, martxan2018-07-06T10:28:21+00:002018-07-06T10:29:34+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/babes-ofizialeko-etxebizitzen-inguruko-sinadura-bilketa-martxan/
Igeldoko Babes Ofizialeko Etxebizitzak egin zirenean, horietatik 36 igeldotarrentzat izatea lortu zen, ederki borrokatu ostean. Gaur egun, ordea, jabe aldaketa dagoenean, Donostiako Udalak ez du onartzen baldintza hori. Horren aurrean, zerbait egin beharra aipatu da behin baino gehiagotan eta azken Herri Batzarrean sinadura bilketa bat egiteko asmoa azaldu zuen Herri Kontseiluak. Sinadura bilketa hori martxan dago dagoeneko eta Herri Kontseiluak dei egiten die herritarrei eskaerarekin bat egin eta orria sinatzeko.

Herriko puntu ezberdinetan daude orriak: kultur etxeko bulegoan, Txapela tabernan, Mendizorrotz tabernan, Calongen eta Din Din elkartean.

Horrez gain, internetez ere abian jarri da sinadura bilketa change.org atariaren bidez. Dena dela, aukera izanez gero, Herri Kontseilutik adierazi dute hobe dela paperean sinatzea.