Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-09-18T15:19:16+00:00Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago2018-09-07T14:00:01+00:002018-09-18T15:19:16+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/ikastaroetan-izena-emateko-epea-zabalik-dago/
Ikasturte honetarako ere ikastaroak antolatu dituzte Ieltxok, Guraso Elkarteak eta Herri Kontseiluak elkarlanean. Ohi bezala, urrian hasiko dira eta orain da izena emateko garaia. Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 14ra arte (ostirala).

17 ikastaro daude aukeran: musika tailerra, trikitixa, panderoa, panderoa mantentzea, pianoa, gitarra, euskal dantza, pilates, zumba, yoga, inglesa, robotika, hipopresiboak, hitanoa, patin rollerra, taichi chuan eta txalaparta. Azken laurak aurtengo proposamenak dira.

Esan bezala, aipatutakoak aukerak dira, taldeko ikastaroak aurrera ateratzeko pertsona kopuru minimoa eskatzen baita; gutxienez, 4 lagun.

Informazioa eta izen-ematea, bulegoan

Ikastaroen inguruko informazio guztia, hala nola, baldintzak edota matrikula, kuota eta deskontuak zenbatekoak diren jakitea eta ikastaroan izena ematea ere, kultur etxeko bulegora joanda lortu liteke. Dinamizatzailea bertan egongo da astelehenetik ostegunera, 15:30etatik 19:30etara.

Bestela, emailez ere jarri daiteke harremanetan: ieltxokulturelkartea@ymail.com.
Ieltxoko ikastaroak probatzeko aukera2018-05-02T16:04:30+00:002018-05-02T16:05:35+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/ieltxoko-ikastaroak-probatzeko-aukera/
Gustatuko ote zait ikastaroa? Zer egiten ote dute? Halako zalantzak sortzen dira batzutan ikastaroetan apuntatu aurretik eta hori horrela, herritarrei ikastaroa ezagutzeko edo probatzeko aukera eman nahi zaie, datorren ikasturtean apuntatu edo ez erabakitzeko. Interesa dutenek izena eman behar dute maiatzaren 14tik 18ra bitarte.

Klase bat
Irakasle bakoitzak klase egun bat zehaztuko du (maiatza bukaeran edo ekaina hasieran izango da). Klase horretara ikusle bezala joango dira apuntatu direnak. Ikastaro eta irakasle bakoitzaren arabera, probatzeko aukera ere izango da.

12 ikastaro
Honako ikastaroak daude orain martxan: pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, gitarra, robotika, ingelesa, yoga, zumba, pilates, hipopresiboak, euskal dantza (umeak eta helduak).

Jaialdia prestatzen
Bestalde, ikastaroetan dabiltzan ume eta irakasleak kurtso bukaerako jaialdia prestatzen ari dira burubelarri. Ekainaren 22an izango da 16:30etatik aurrera, Eskolako areto nagusian.
Robotika, Pilates eta Hipopresiboak aurtengo berritasunak2017-11-20T10:32:25+00:002017-12-13T18:35:10+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/robotika-pilates-eta-hipopresiboak-aurtengo-berritasunak/
Ikastaroak martxan dira. Ikasturte honetan, 12 ikastaro izango dira eta 113 ikasle. Lekua egonez gero, izena eman daiteke oraindik.

Urriarekin batera, ikastaroak hasi dira martxan. Denera, 12 ikastaro izango dira ikasturte honetan eta horietatik hiru, berriak dira: Robotika, Pilates eta Hipopresiboak. Ikasleei dagokienean, 113 lagun ariko dira klasek jasotzen.

Yogan, hiru talde
Yogak sekulako arrakasta izan du aurten eta talde bat gehiago osatu da; hori horrela, hiru talde izango dira. Iazko irakasleak jarraitzen du, Aline Loitzenbauerrek eta horrek eragina izan du, jendea oso gustora aritu baitzen iaz.

Gitarran, txikien taldea
Aurten, txikien taldea ere sortu da gitarran. Lehenengo mailako bi ume apuntatu dira eta kasu honetan, ordu erdiko klaseak jasoko dituzte.

Sei irakasle berri
12 ikastaro horietan, 11 irakasle ariko dira lanean eta sei berriak dira: Steve Taylor (inglesa), Naiara Egaña (pianoa), Maialen Lagos (zumba), Joxe Caballero (pilates), Mikel Echeverria (robotika) eta Laura Izagirre (hipopresiboak).
Gainerakoak: Iker Dorronsoro (trikitixa), Aitziber Gabilondo (panderoa eta musika tailerra), Aiora Etxebeste (euskal dantza), Alvaro Modrego (gitarra) eta Aline Loitzenbauer (yoga).

Lekua egonez gero, apuntatzeko aukera
Ikastaroak martxan izan arren, lekua egonez gero, apuntatzeko aukera dago. Hiru bide daude:
- Kultur etxetik pasa: astelehenetik ostegunera (15:30-19:30) eta ostiraletan (10:00-14:00).
- Telefonoz deitu: 943 313030 / 606 311 734
- Idatzi helbide hauetara:
herrikontseilua@gmail.com edo ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Akuarela saio irekiak, asteazkenetan
Garai batean akuarela ikastaroa egin zen eta orduan ibilitako herritar batzuk elkartu eta saio irekiak egitea pentsatu dute. Asteazkenetan elkartzen dira kultur etxean. Ez da irakaslerik izango.
Horretaz aparte, Badira borondatezko saio edo tailerrak ere: Ongizate Tailerra eta Mintzapraktika.
Aurtengo ikastaroak Ieltxok, Herri Kontseiluak eta Guraso Elkarteak antolatu dituzte elkarlanean.