Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-07-23T11:28:39+00:00Garagardo Azoka arrakastatsua2018-07-23T10:42:10+00:002018-07-23T11:28:39+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/garagardo-azoka-arrakastatsua/
Pasa den asteburuan, Garagardo Azoka egin da Igeldon. Ez ohiko Garagardo Azoka izan da, bertako garagardo eta jakiek izan baitute protagonismoa. Hori horrela, ostiraletik igandera honako garagardoak edateko aukera egon da: Basqueland (Hernani), Bidassoa (Irun), Gorakraft (Donostia), Malagissona (Oiartzun-Donostia) eta Zarautz (Zarautz). Eta jakiei dagokienean, berriz, honakoak jateko aukera: hegaluzea, mendrexka, gindillak, tomatea, saltxitxak, hirugiharra, arroz esnea...

Itsas Aurre elkarteak eta Kooperatibak elkarlanean antolatutako azoka izan da eta azken honen filosofiarekin bat eginez, bertako produktuaren aldeko apustua egin da. Igeldoko produktuak edo bertako ekoizleenak erabili dira oinarrian eta ekologikoak ere izan du bere lekua. Bertako produktuak eta kalitatekoak eskaini izanak jendearengan eragina izan duela uste dute antolatzaileek eta oso pozik daude azokak izan duen harrerarekin. Balorazio sakonagoa egitekoak dira oraindik, baina hasiera batean oso positiboa iruditu zaie azokak emandakoa. Hiru egunetan zehar, jende asko ibili da, bai herrikoak bai kanpokoak; eta batez ere, larunbata izan da arrakastatsua.

Garagardo Azoka egingo da Igeldon, bertako produktuekin2018-07-13T09:35:34+00:002018-07-19T11:16:10+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/garagardo-azoka-egingo-da-igeldon-bertako-produktuekin/
Ohikoa ez den Garagardo Azoka antolatu dute Itsas Aurrek eta Kooperatibak. Azken honen filosofiarekin bat eginez, bertan egindako garagardo artisauak eta jakiak egongo dira aukeran azoka berezi honetan. Garagardo Azoka uztailaren 20, 21 eta 22an izango da, plazan. Ostiralean, arratsalde-gau partean egongo da zabalik (18:00-23:30); larunbatean egun osoan (12:00-23:30); eta igandean eguerdi-arratsalde partean (12:00-18:30).

Honako garagardoak probatzeko aukera izango da: Basqueland (Hernani), Bidassoa (Irun), Gorakraft (Donostia), Malagissona (Oiartzun-Donostia) eta Zarautz (Zarautz). Jakiei dagokienean, berriz, honakoak: tomatea, gindillak, hirugiharra, saltxitxak eta atuna parrillan.