Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-06-18T16:39:14+00:00Krosa, pelota eta futbola, herria girotzen hasteko2018-06-12T17:04:57+00:002018-06-18T16:39:14+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/krosa-pelota-eta-futbola-girotzen-hasteko/
Herriko festak gainean ditugu eta igande honetan dagoeneko izango dira ekintzak girotzen hasteko. Goizeko 10:00etan, krosa izango da, Igeldoko igoera herrikoia, hain zuzen. Aurtengoa 38. edizioa da. Aurretik izena eman nahi izanez gero, internetez egin behar da: www.herrikrosa.eus. Bestela, egunean bertan izango da aukera Ezeiza hotelean. Aurten, sari banaketa plazan izango da.

Eta beste berritasun bat ere izango du aurtengo krosak, izan ere, kros txikia egingo da herrian barrena, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Pelota eta futboleko finalak

Krosaz gain, pelota eta futbolaz gozatzeko aukera ere izango da igandean. Eguerdiko 12:00etan hasita, pala txapelketako finala jokatuko da maziza txuriarekin.

Arratsaldeko 17:00etan, futbolaren txanda izango da; areto futboleko finalak jokatuko dira. Pasa den asteburuan lehenengo kanporaketa jokatu zen. Argazkiak ikusgai daude galerian.

Eta 19:00etan, berriz, eskuzko pelota goxoko finala jokatuko da eta ondoren, palako finala teniseko pelotarekin.

Hurrengo asteburuan, jarraipena

Festetan girotzen joateako, hurrengo asteburuan ere izango da aukera. Honako ekintzak izango dira, besteak beste: Ieltxoko kurtso amaierako emanaldia eta erromeria, arrokako arrantza lehiaketa, moda desfilea, San Juan sua eta eskea, euskal dantza emanaldia, arrain erakusketa eta probaketa…