Blog! | Igeldo Herriko webguneahttp://www.igeldo.eus/blog/2018-07-24T09:04:08+00:00Lehentasunak jarri eta ekintzak proposatu dira2018-07-24T09:04:07+00:002018-07-24T09:04:08+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/lehentasunak-jarri-eta-ekintzak-proposatu-dira/
Joan den ekainaren 14an, batzarra burutu zen partehartze prozesuari lotuta. Bertan, bizilagunek betetako galdeketetatik ateratako ondorioetatik abiatuta, Herri Kontseiluak lanerako izango dituen lehentasunak markatu ziren.
Batzarrera 15 bat lagun gerturatu ziren. Bi ariketa praktiko burutu zituzten talde txikitan banatuta. Lehenengo ariketa Herri Kontseilutik proposatutako lehentasunak kontrastatzea eta zehaztea izan zen. Bigarren ariketa berriz, lehentasun horiek aurrera eramateko egin daitezkeen ekintzak proposatzea.
Batzarrera gerturatutako bizilagunek ekintza ugari eta interesgarri proposatu zituzten:
Elkarbizitza arloan: gazte zein 3. adinekoentzat toki bat, kultur eskaintza handiagoa, kultur etxearen autogestioa…
Azpiegituren arloan: espaloiaren beharra, bideen mantenua, zaborraren bilketa hobea, ura eta saneamendua, garraioa landa guneetara zabaltzea eta autobusaren ordutegia eta ibilbidea hobetzea…
Garapen ekonomikoaren arloan: beharrei egokitutako garapena, etxebizitza beharraren inguruko lanketa eta etxe hutsen inbentarioa egin; gai hau aurrera eraman eta lantzeko talde bat sortuz…

Lan taldeak beharrezkoak
Hau guztia jasota, hurrengo pausuak zehazteko parte hartze taldeak lanean darrai. Beharrezkotzat jotzen dute gai desberdinak aurrera eramateko lan taldeak sortzea. Izango duzue honen berri.
Parte hartze prozesua: bilera ostegunean, lehentasunak jartzeko2018-06-11T16:21:22+00:002018-06-18T16:39:44+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/parte-hartze-prozesua-bilera-ostegunean-lehentasunak-jartzeko/
Herri Kontseiluak batzarra egingo du ostegunean (ekainak 14), parte hartze prozesuari lotuta. Prozesuaren barruan, Igeldoko bizilagun guztiei galdetegi bat betetzeko aukera eman zaie eta jasotako galdetegi horien emaitzekin ondorioen txostena osatu du Herri Kontseiluak. Orain, hurrengo pausoa da galdetegian ateratako ondorioetatik abiatuta, lehentasunak jartzea. Lehentasun horiek jartzeko, Herri Kontseiluarentzat oso garrantzitsua da bizilagunen hitza, eta horregatik, osteguneko batzarrean parte hartzeko deia luzatu dute.

Batzarra arratsaldeko 19:00etan izango da Itsas Aurre kultur etxean. Azpimarratu dutenez, batzarrerako garrantzitsua da etxeetara bidali duten laburpena irakurtzea edota ondorioen txostena.

Txostena eskuragai dago hemen.
Igandean, Kooperatibako batzar eratzailea egingo da2018-02-12T16:41:46+00:002018-02-19T13:06:36+00:00Karmele Garmendiahttp://www.igeldo.eus/blog/author/Karmele/http://www.igeldo.eus/blog/igandean-kooperatibako-batzar-eratzailea-egingo-da/
Kooperatibako bazkide izan nahi duten herritarrak onartuko dira. Goizeko 10:30etan izango da Itsas Aurren.

Kooperatiba irekitzeko proiektua aurrera doa eta hurrengo pausoa bazkide izan nahi duten herritarrak kooperatibako bazkide bihurtzea izango da. Horretarako, batzar eratzailea egingo da igandean. Itsas Aurren izango da goizeko 10:30etan. Interesa duten herritar guztiei gonbidapena luzatzen diete: «Garrantzitsua da bazkide garenok eta bazkide egin nahi duzuen guztiek parte hartzea. Guztion artean aurrera aterako dugu!».

Horrez gain, batzar horretan, proiektu honen norabidea zehaztuz joango dira bazkideak. Kooperatibak ibilbide berri hori garatzeko zer nolako antolaketa beharko duen eta aurrera begira eman beharreko pausoak erabakiko dituzte. Argi utzi nahi dute, hala ere, bide honetan bazkide izateko aukera ere irekita geratuko dela.

Bazkide izateko ekarpena eta bonoak

Bazkide izateko jarri behar den diru kopurua 500 eurotakoa da eta ordaintzeko aukera desberdinak emango dira: kolpetik edo epeka urtebetean.

Bestalde, bazkidetzaz gain, proiektua babesteko ekarpen ekonomikoa egin nahi duenak 250 euroko bonoak eskuragarri izango ditu. Azaldu dutenez, diru hori mailegua gutxitzeko erabiliko da eta osotasunean denbora epe batean bueltatuko zaio ekarpena egiten duenari.

«Onurak konpartituko ditugu»

Kooperatibako kideek argi dute proposamenak herrian ilusioa sortu duela eta alderdi asko asetzeko proiektua izango dela: «Kooperatiba irekiaz, herriari bizitza eman, nekazaritza-abeltzaintza bultzatu, herritarrei zerbitzuak eman... hauek guztiak eta gehiago asetzeko proiektua gauzatzea lortuko dugu! Azken finean, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremanak estutuz onurak konpartituko ditugula ziur gaude».
Kooperatibako batzar eratzailea, datorren astean2018-02-07T17:52:15+00:002018-02-12T16:39:36+00:00Aitziber Alzuahttp://www.igeldo.eus/blog/author/aitziberal/http://www.igeldo.eus/blog/kooperatibako-batzar-eratzailea-datorren-astean/
Batzar horretan, kooperatibako bazkide izan nahi duten herritarrak onartuko dira. Otsailaren 18an izango da Itsas Aurren, 10:30etan.

Kooperatiba irekitzeko proiektua aurrera doa eta hurrengo pausoa bazkide izan nahi duten herritarrak kooperatibako bazkide bihurtzea izango da. Horretarako, batzar eratzailea egingo da otsailaren 18an. Itsas Aurren izango da goizeko 10:30etan. Interesa duten herritar guztiei gonbidapena luzatzen diete: «Garrantzitsua da bazkide garenok eta bazkide egin nahi duzuen guztiek parte hartzea. Guztion artean aurrera aterako dugu!».