Plazan ezin dela aparkatu gogorarazi die Herri Kontseiluak bizilagunei | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Plazan ezin dela aparkatu gogorarazi die Herri Kontseiluak bizilagunei

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluak bilera egin du plazako bizilagunekin bertan ezin dela aparkatu gogorarazteko. Bilerara azaldutako hainbat bizilagunek adierazi zuten momentu puntualetan uzten dutela ibilgailua, oso eguraldi txarra dagoenean eta inori kalterik egiten ez dionean. Bilerara ez ziren bizilagun guztiak azaldu, baina Herri Kontseiluak denekin hitz egin du bere jarrera adieraziz eta seinaleak errespetatzeko eskatuz.

Herritar guztiei eskaera
Plazan ez ezik, herriko beste hainbat puntutan ere herritarrek gaizki aparkatzen dutela gaineratu du Herri Kontseiluak (espaloi gainetan, besteak beste) eta herritar guztiei eskatzen die «arauak errespetatzeko eta behar den bezala aparkatzeko, nahikoa leku bai baitago».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom