Pelotak badu arrakasta Igeldon | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Pelotak badu arrakasta Igeldon

(0 iruzkin)

Azken urteetan indartuz joan da pelota Igeldon eta aurten ere iazko arrakasta bera izan du. Denera, 23 ume dabiltza: 3 infantil, 10 alebin, 8 benjamin eta 2 benjaminak baino txikiagoak. Iñaki Enbil, Onditz Urruzmendi eta Aratz Urruzmendi dabiltza monitore lanetan eta azken honek azaldutakoaren arabera, nesken kopuruak izan du igoera (sei dira aurten) eta benjaminak baino txikiagoak ere hasi dira probatzen. Astean behin izaten dute horiek saioa (astearteak).

Ostegunetan adinka banatuta
Pelota saioak astearte eta ostegunetan izaten dira. Astearteetan denak batera ibiltzen dira 17:30eta­tik 19:00etara. Ostegu­ne­tan, berriz, bi txanda egiten dituzte. 17:00etatik 18:00etara 4.mailara artekoak ibiltzen dira eta 18:00etatik 19:00etara 5.mailatik gorakoak. Interesa daukanak oraindik badauka apuntatzeko aukera.

Txapelketak bai
Iaz, Covid-19a zela eta, ez zuten txapelketarik izan, baina aurten jokatuko direla azaldu du Urruzmendik eta aurreko urteetan bezala, txapelketa desberdinetan hartuko dute parte herriko umeek.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom