Parte hartze prozesua: bilera ostegunean, lehentasunak jartzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Parte hartze prozesua: bilera ostegunean, lehentasunak jartzeko

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluak batzarra egingo du ostegunean (ekainak 14), parte hartze prozesuari lotuta. Prozesuaren barruan, Igeldoko bizilagun guztiei galdetegi bat betetzeko aukera eman zaie eta jasotako galdetegi horien emaitzekin ondorioen txostena osatu du Herri Kontseiluak. Orain, hurrengo pausoa da galdetegian ateratako ondorioetatik abiatuta, lehentasunak jartzea. Lehentasun horiek jartzeko, Herri Kontseiluarentzat oso garrantzitsua da bizilagunen hitza, eta horregatik, osteguneko batzarrean parte hartzeko deia luzatu dute. 

Batzarra arratsaldeko 19:00etan izango da Itsas Aurre kultur etxean. Azpimarratu dutenez, batzarrerako garrantzitsua da etxeetara bidali duten laburpena irakurtzea edota ondorioen txostena.

Txostena eskuragai dago hemen.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom