Norberak egindako eskulanak, herria apaintzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Norberak egindako eskulanak, herria apaintzeko

(0 iruzkin)

Arkupetan jarriko dute apaintzeko txokoa eta abenduaren 23tik aurrera prest egongo da bakoitzak bere lanak uzteko.

Urtero, abenduan zehar, eskeak, entsaioak nahiz tailerrak egiten dira herrian. Baina aurtengo Gabonak desberdinak izango direnez, proposamen berria egin dute Kixmi eta Guraso Elkarteko kideek. Abestien entsaioa egingo ez den arren, tailerra beste era batera egitea pentsatu dute. Hori horrela, eskulan ezberdinak proposatu dituzte. «Bakoitzak bere etxean, hauetako eskulan bat (edo bururatzen zaiona) egin eta arkupetan egongo den txokoa apaintzera anima­tzen zaituztegu!», egin dute dei.

Azkenean, eskerik ez
Eskearen inguruko azalpena ere eman dute: «Azkenean, eskea ezingo dugula egin jakinarazi nahi dizuegu. Abendu hasieran indarrean zeuden arauak errespetatuz egitea pentsatzen genuen. Horretarako, talde txikiak etxez-etxe joatea planteatzen zen. Distantziak mantenduz eta etxeetan egongo ziren herritarrekin oinarrizko neurriak hartuta. Etxe guztietara aldez aurretik deitzeko asmoa ere bagenuen. Abenduaren 9an neurri berriak iragarri ziren ordea, eta Gabonetako kantu taldeak debekatuta geratzen zirela aipatu zuen lehendakariak. Osasun ikuspegi batetik eskea egitea bideragarria zela iruditzen zitzaigun arren, legalki arazoetan sartzea komeni ez zaigula iritzita, pena handiz eskea ez egitea erabaki dugu.
Besterik gabe, gabon zoriontsuak opa dizkizuegu herritar guztioi eta Olentzerok merezitako opariak ekartzea!».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom