Lehentasunak jarri eta ekintzak proposatu dira | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Lehentasunak jarri eta ekintzak proposatu dira

(0 iruzkin)

Joan den ekainaren 14an, batzarra burutu zen partehartze prozesuari lotuta. Bertan, bizilagunek betetako galdeketetatik ateratako ondorioetatik abiatuta, Herri Kontseiluak lanerako izango dituen lehentasunak markatu ziren.
Batzarrera 15 bat lagun gerturatu ziren. Bi ariketa praktiko burutu zituzten talde txikitan banatuta. Lehenengo ariketa Herri Kontseilutik proposatutako lehentasunak kontrastatzea eta zehaztea izan zen. Bigarren ariketa berriz, lehentasun horiek aurrera eramateko egin daitezkeen ekin­tzak proposatzea.
Batzarrera gerturatutako bizilagunek ekintza ugari eta interesgarri proposatu zituzten:
Elkarbizitza arloan: gazte zein 3. adinekoentzat toki bat, kultur eskaintza handiagoa, kultur etxearen autogestioa…
Azpiegituren arloan: espaloiaren beharra, bideen mantenua, zaborraren bilketa hobea, ura eta saneamendua, garraioa landa guneetara zabaltzea eta autobusaren ordutegia eta ibilbidea hobetzea…
Garapen ekonomikoaren arloan: beharrei egokitutako garapena, etxebizitza beharraren inguruko lanketa eta etxe hutsen inbentarioa egin; gai hau aurrera eraman eta lantzeko talde bat sortuz…

Lan taldeak beharrezkoak
Hau guztia jasota, hurrengo pausuak zehazteko parte hartze taldeak lanean darrai. Beharrez­kotzat jotzen dute gai desberdinak aurrera eramateko lan taldeak sortzea. Izango duzue honen berri.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom