Jubilatuen Elkartea 2022ko egitaraua prestatzen ari da | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Jubilatuen Elkartea 2022ko egitaraua prestatzen ari da

(0 iruzkin)

Datorren urteko ekintzak antolatu aurretik, bazkideen iritziak jaso nahi dituzte eta galdeketa orri bat bidaliko diete etxeetara.

Urriaren 24an Jubilatuen Elkarteko batzar nagusia egin zen, estatutuetako bi atal aldatzeko eta juntako kide batzuk berritzeko. Zuzendaritza Junta lehen 8 kidek osatzen zuten eta orain honako 6 hauek osatuko dute: Joseba Lizarralde, Antton Dorronsoro, Iñaki Goikoetxea, Lurdes Etxabe, Begoña Eizmendi eta Juantxo Dorronsorok. Estatutuetan egindako beste aldaketaren ondorioz, lehen, Juntako kideak bi urtetik behin erdiak aldatu behar ziren eta orain hiru urtetik behin alda­tzea nahikoa izango da.

Elkartearen kokapena eta asmoak
Igeldoko Jubilatuen Elkartea 96 bazkidek osatzen dute oraingoz. Igeldok, 2021ean, EUSTATeko datuen arabera 1054 biztanle ditu. Hauetatik %21.3 (224 biztanle), 65 urtetik gorakoak dira. Igeldoren hiri-erdigune txikia, baserri eta etxeen sakabanatzea, baserri eta landagune baratzetako lanak, amona-aitonek familietan eta bilobekin dituzten zereginak... Zailta­sun horiek guztiak gaindituaz, astean bi egunetan elkartzen dira 22 emakume eta 2 gizonezko, pilates motako gimnasia egitera eta memoria lantzera.
Ikastaro hauetan parte hartzen dutenen iritzia baikorra dela adierazi dute elkarteko kideek, «gorputzaren mugikortasuna mantentzeko oso beharrezko diren ariketak egiten ditugulako, bakoitzak bere posibilitatearen arabera. Bestalde, etxetik atera eta adinekoen arteko harremanak indartzeko aukera polita da». Memoria lantzea berriz derrigorrezkoa dela diote, batez ere adinean aurrera doazen heinean.
Bestalde, datorren urterako ekintzak antolatu aurretik, elkarteko bazkideen iritziak jaso nahi dituztela azaldu dute, gehiengoaren gustuko gaiak eta beharrak jasotzeko. Horretarako galdeketa orri bat bidaliko diote bazkide bakoitzari bere etxera.

Jubilatuentzako gunea
Gaineratu dute ezin dugula ahaztu Eskola Zaharraren proiektuan, Herri Kontseiluak aurkeztu zuen bezala, gazteentzako gunea eta erabilera anitzeko lekuarekin batera, jubilatuek kudeatu eta erabiltzeko gune egoki bat behar dutela.

San Tomas bertan behera
San Tomas eguna ospatzeko zerbait egiteko asmotan zirela adierazi zuten, baina pandemiaren egoera ikusirik, datorren urterako uztea erabaki zuten.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom