Jubilatuak elkartzeko gogoz | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Jubilatuak elkartzeko gogoz

(0 iruzkin)

Uztailaren 1ean Jubilatu Elkartearen deialdiari erantzunez, jubilatu ugari elkartu ziren Calonge Sagardote­gian bazkaltzeko. Urtean zehar, ikastaroez aparte, ekintza gehiagorik egiteko aukerarik izan ez dutenez, Jubilatuen Elkarteko juntako kideek herriko festen bueltan bazkari bat egitea pentsatu zuten. Batetik, bazkideei urteko kuotak kobratu eta trukean zerbait eskai­tzeko asmotan, eta bestetik, azken aldian etxez-etxe bildutako argazki zaharren erakusketa (jai egun horietan Calonge Sagardotegian ikusgai izan zena) jubilatuek ikusteko aukera izan zezaten. Arrakas­tatsua izan zela ezin ukatu, Calonge Sagardotegiak duen aforoa osorik bete baitzen. 84 per­tsona elkartu ziren guztira eta giro ederrean ospatu zuten Santa Ixabel bezpera. Bazkalostean bertsolariak ere izan zituzte, Amets Arzallus eta Iker Zubeldia eta erakusgai zeuden argazki zaharren inguruan aritu ziren kantuan.
Azkenik, Jubilatuen Elkarteko juntakideek eskerrak eman nahi dizkiete bazkarira inguratutako guztiei, zituzten aurreikuspenak gainditu baitziren izandako arrakastarekin. Baita Calon­ge Sagardotegiari ere bazkari eder hori egiteko aukera eman izanagatik.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom