Jubilatu guztien partez, eskerrik asko! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Jubilatu guztien partez, eskerrik asko!

(0 iruzkin)

Igeldoko Jubilatuen Elkarteak jubilatu guztien izenean eskerrak eman nahi ditu Zaharren Egunaren harira herriko jubilatu guztiei etxera banatu zitzaien detailetxoagatik. «Urteroko jaia ospatzea ezinezkoa zela ikusia zen baina etxez-etxe jubilatu guztiei oparia banatzea lan ederra izan da eta eskertu beharrekoa», diote.

Ikastaroetan apuntatzeko urtarrilak 10 baino lehen
Aurreko alearekin banatutako orrian adierazi moduan, aurtengo kurtsoan zenbait ikastaro martxan jarri dituzte jada eta urtarriletik aurrera ere, osasun egoerak uzten duen neurrian, ekintza gehiago antolatzeko asmoa dutela adierazi dute Jubilatu Elkarteko juntako kideek.
Taldea osatuz gero martxan jarri daitezkeen ikastaro berriak honakoak izango dira: memoria lantzeko ikastaroa, mobilaren erabilera ikasteko ikastaroa eta ordenagailuaren erabilera ikastekoa. Gainera bi ikastaro hauek doan izango direla adierazi dute. Beraz, jada martxan dagoen ikastaro batean (Pilates arrunta eta Pilates aulkian), zein martxan jarri daitezkeen ikastaro berriren batean apuntatzeko interesa duenak, urtarrilaren 10a baino lehenago, elkarteko juntako kideekin harremanetan jartzea besterik ez du honako telefono hauetara deituaz: 620 100 162 (Lurdes Etxabe) edo 666 451 325 Antton Dorronsoro.
Azkenik, aurten, urteari amaiera emateko San Tomas eguneko merienda ez dutela ospatuko adierazi dute eta bide batez Jubilatu Elkarteko juntakideen partez: «Gabon-jai onak ospatu eta Urte Berri on guztioi!».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom