Jaietako datetan hainbat ekintza egin dira | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Jaietako datetan hainbat ekintza egin dira

(0 iruzkin)

Jaiak iritsi eta aurten ez da suziri eta danbatekorik izan. Ez eta hainbeste desio genituen bestelako ekintzarik ere. Covid-19ak gizarte osoa hankaz gora jarri du eta jaiak ere erabat baldin­tzatu ditu. Jai Batzordeko kideek maia­tza erdialderako hartu zuten jada jaiak betiko formatuan ez antola­tzeko erabakia.
Esan bezala, jaietako ekintza esanguratsuenak ez dira egin, baina formatu txikiko ekintza ezberdinak egin dira. Esaterako, eskeko koadrila aurten ez da etxez-etxe kantuan eta dantzan aritu, baina San Juan bezperan eta Santa Ixabel egunean elkartu dira. San juan bezperan, plazan bertsoak bota zituzten eta dantza egin ostean, elkarrekin afaldu zuten. Santa Ixabel egunean aldiz, elkarrekin bazkaldu zuten eta eguraldi txarra zegoenez, frontoian dantzan aritu ziren.

San Pedro egunean, norgehiagoka
San Pedro egunean ere izan zen ikuskizunik plazan. Etxebeste II eta Olasagasti IIaren arteko nor-gehiagokak ikus mina piztu zuen eta herritar dezente inguratu zen plazara. Korrikalariak ere izan ziren: Galarraga (Etxebeste IIaren bikote) eta Enbil (Olasagasti IIaren bikote) hain zuzen ere. Lauak bikain aritu ziren eta giro ederra jarri zuten plazan. Azkenean, Olasagasti II eta Enbil nagusitu ziren.
Arratsaldean ere izan zen mugimendua herrian, trikitilariez lagunduta hainbat lagun aulki jokoan aritu ziren.

Argazkiak ikusgai daude galerian:

  

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom