Skip to content

Irekiera gero eta gertuago

(0 iruzkin)

Kooperatibako irekiera gerturatzen doa eta bitarte honetan, erabakiak hartu eta bitartekoak jartzea beharrezkoa dela adierazi dute Kooperatibako kideek. Horretan dabiltza: eraikineko obren azken ikutuak, altzairuak montatu, hornitzaileak zehaztu, dendako ordenagailua programatu, eraikinaren dekorazioa landu, langileen hautaketa prozesua abiatu,...

Langileen hautaketa prozesua
Langileak aukeratzeko prozesuaren oinarriak urriaren 26ko batzarrean zehaztu ziren. Orain hautaketa prozesua martxan jartzea tokatzen zaio Kooperatibari. Ondoren, langileak aurkitzeko deialdia zabalduko dute.

Bazkidetza kanpaina, azken olatua
«110 bazkide inguruk osatzen dugu egun Kooperatiba, benetan adierazgarria eta indartsua», azaldu dute. Hala ere, irekiera aurretik beste kanpaina bat abiaraziko dute, gero eta gehiago izan, Kooperatiba gero eta sendoagoa izango baita. Kopuru bat ere jarri dute erronka moduan: 125 baietz!
«Animatu eta egin dezagun guztion artean, herria!» luzatu dute deia.

Gabonetako boletoak
Iaz bezala, aurten ere bertako produktuez hornitutako saski ikusgarri bat zozketatu du Koo­peratibak. 7.342 izan da zenbaki irabazlea.

Current rating: 5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

captcha

Azken postak

Artxibategia

2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom