Ikasturteari ezohiko agurra | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ikasturteari ezohiko agurra

(0 iruzkin)

Igeldoko eskolan ekainaren 19arekin bukatu zen ikasturtea. Ezohiko ikasturtea. Eta agurra ere halakoxea izan dela adierazi dute Eskolako kideek: «Normalean, kurtso bukaeran jaialdia eta bazkaria egiten ditugu. Aurten, Covid-19a dela eta, Hezkuntzatik ez digute ezer antolatzen utzi eta gurasoek, eta gelaka, antolatu dituzte agurrak. Beraz, ezberdina izan da».
Horrez gain, nabarmendu dute azken kurtsokoak behar bezala ezin agurtu izanarekin penatuta daudela: «Pena gehien eman diguna, hainbeste urte gurekin egon eta betiko doazen ikasleak, Lili, Teo, Malen, Iñaki, Luka, Itxaso, Julia eta Aiora, ezin behar bezala agurtu izana».

Irailean lasai hasteko esperantzan
Datorren ikasturteari begira, irailean lasai hasiko direla uste dute, «gure ikastetxean ditugun baldin­tzak onak baitira bai espazio aldetik baita kopuru aldetik ere», diote.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom