Ikastaro berriak proposatzeko momentua da | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ikastaro berriak proposatzeko momentua da

(0 iruzkin)

2021-2022 ikasturteari begira, irailean hasiko dira guztia antola­tzeko lanetan eta antolatzaileek gogorarazi dute orain dela ikastaro berriak proposatzeko momentua. Aurreko ikasturtean bezala, honako ikastaroak egongo dira aukeran: yoga, zumba, euskal dantza, marrazketa, joskintza, balleta, gitarra, pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, frantsesa eta ingelesa. Udaberrian, berriz, patin roller.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza).
Proposamenak egiteko, zalan­tzak argitzeko edo apuntatzeko, idatzi email honetara: ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Ikasturtea agurtzeko, emanaldi ederra
Ekainaren 18an izan zen ikasturte bukaerako emanaldia. Hainbat ikastarotan ikasleek ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten. Hain zuzen, musika tailerra, balleta, trikitixa, panderoa, pianoa eta gitarrako ikasleek eskaini zuten emanaldia frontoian.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom