Ikasleei zalantzak argitzeko: Argi ikas-gela | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ikasleei zalantzak argitzeko: Argi ikas-gela

(0 iruzkin)

Azalpenak eman eta ariketak prestatuko dituen jendea behar da, boluntario moduan arituko dena. Edozein arlotan lan egiten edo ikasten duen jendea. 

Urte berriarekin, Herri Kontseiluak zerbitzu berria jarri nahi du, herritarren eskura: ARGI. Ikasleei zuzendutako ikas-gela bat izango da, zalantzak argitzeko toki bat. Ez da gela fisikoa izango; ikasleak behar duenean, eskura izango duen zerbitzua baizik. Ez da akademia bat; une puntualetarako izango baita.
ARGIren helburua da ikasleari behar duen laguntza puntual estra hori ematea, eskolan eta etxean jaso ezin izan duen laguntza. Euskaraz.
Eskolan behin eta berriro azaldu badizute ere, oraindik ez duzula ulertzen filosofo presokratikoek zer dioten? Gizarten, Aro Modernoan trabatuta zaude? Bigarren mailako ekuazioekin ezin duzu gehiago? Zirkuitu elektrikoa nola dabilen ulertzea kosta egiten zaizu? Frantsesa, ingelesa, euskara, gazte? ARGIri guatxapa idatzi eta esan zer behar duzun eta noiz. ARGIk zure zalantza argitzeko, irakasle egokiarekin jarriko zaitu harremanetan, eta hitzordua egingo duzue nonbait (ikaslearen etxean, ARGI-irakaslearen etxean, ala herriko lokalen batean), azalpenak jasotzeko.

Interesa dutenek, idatzi
Zerbitzu hau martxan jartzeko, azalpenak emango eta ariketak prestatuko dituen jendea behar da, boluntario moduan arituko dena. Edozein arlotan lan egiten edo ikasten duen jende motibatua, euskaraz azalpenak emateko gai dena. Interesa izanez gero, bidali guatxapa ARGIri.
ARGIren guatxap-zenbakia honakoa da: 632 427 415.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom