Igeldoko hiru proposamen gauzatuko ditu Udalak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldoko hiru proposamen gauzatuko ditu Udalak

(0 iruzkin)

Donostiako Udalaren Partaidetzazko Aurrekontuen barruan, Igeldoko lau proposamen pasa ziren bozkatzeko fasera eta proposamen horietatik hiru atera dira aurrera. Honakoak izan dira: Pokopandegi bidea garbitu (291 boto), Pilotegi bidea osorik asfaltatu (285 boto) eta frontoia konpontzea (274 boto). 2023 urtean gauzatuko ditu Udalak. Aurrera atera ez den laugarren proposamena honakoa zen: Igeldoko ondare historikoa biltzen duen argazki bilduma argitaratzea (224 boto).
Partaidetzazko Aurrekontuak izeneko ekimen honetan, herritarrek edozein proposamen egiteko aukera zuten. Ondoren, Udaletik balorazioak egin eta batzuk bakarrik pasa ziren bozkatzeko fasera. Igeldoko kasuan, herritarrek zortzi proposamen egin zituzten, baina aurrez esan bezala, lau pasa ziren bozkatzeko fasera. Hauxek izan ziren bozkatzeko fasera pasa ez ziren proposamenak: Benta Alegreko kruzeari konponbidea ematea, Guda­mendi bidean argiteria jartzea, Gudamen­diko bidegurutzean zebrabidea eta espaloia jartzea, Ondarretatik Igeldo-Oriora zihoan bidearen zati bat oinezkoentzat berreskuratzea.

Emaitza gazi-gozoa Herri Kontseiluarentzat
Udalak darabilen «bozketa sistema injustu honekin», hiru proposamen aurrera atera izana pozgarria dela adierazi du Herri Kontseiluak eta atzetik hainbat herritarrek egindako lana goraipatu du. Dena dela, argazki bilduma ez atera izana penatzekoa dela aipatu du. Izan ere, Herri Kontseiluarentzat proiektu interesgarria da, beste modu batera bada ere, aurrera atera beharrekoa, eta proiektu honetan hainbat herritar egiten ari diren lana nabarmendu du.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom