Igeldok OinHerrirekin elkarlana hasi du | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldok OinHerrirekin elkarlana hasi du

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluak OinHerriren berri izan du eta egitasmo interesgarria iruditu zaio. OinHerrik Herri Hezitzaileak garatzea du helburu. Hori horrela, abenduaren 1ean bilera egin zuten Igeldon OinHerriko kideek eta gaiarekin interesa azaldu zuten herritarrek. Bertan, 9 pertsona elkartu ziren eta OinHerriren ideia eta lan ildoak ezagutu ostean, ondorengoa erabaki zen: Egitas­moa­rekin interesa duten kideek OinHerrirekin elkarlana posible den aztertuko dute eta herrian egin beharreko lanketari begira, lehen urratsa herriko beharrak identifikatzea izango da.
Bileran bertan behar batzuk atera ziren: nerabeen parte hartzea nola sustatu eta nola egin herrian presente egoteko, eskola eta herriaren arteko lotura nola estutu, espazio batzuk (eskolako patioa, Lizardi, parkea etab.) nola hobetu eta hezigarriagoak egin… Horrez gain, egiten den herrigintza lan guztiari marko edo txapela orokor bat jarri behar zaiola hitz egin zen. Hau da, OinHerrik aldarrikatzen dituen balio edo ideietan oinarrituta herriari begirako ipar edo norabidea finkatu behar dela.



Zer dira herri hezitzaileak?
Filosofia horren sustatzaileen ustez, herrikide guztiok bizi garen herria hezitzailea izatearen ardura dugu. Horrela, beraien ustez, hezkuntza ez da eskolan hasten eta amaitzen, eta ez da eskolako 4 pareta artean geratu behar. Esan bezala, guztion ardura da herria eremu hezigarria izatea, denok aldi berean hezitzaile eta hezigarriak garela ulertzen dute. Norabide honetan, hainbat eragile eta egitasmo ezberdinetan dabiltzan pertsonen artean OINHERRI egitasmoa sortu zuten duela urte batzuk. Azkenaldian udal dezente gehitzen ari dira egitasmora. Horrela, herri askotan proiektu ederrak garatzen ari dira: jolas lekuen eraldaketa, berdeguneen ugaltzea eta porlanaren gutxitzea, herrigintzatik egiten diren lan ezberdinen azterketa…

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom