Igandean ospatuko da Udazken Jaia | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igandean ospatuko da Udazken Jaia

(0 iruzkin)

Egun bakarrera mugatu dute aurten Udazken Jaia. Igandez izango da, urriaren 27an, hain zuzen. Ohi bezala, egitarau borobila prestatu dute udazkenean girotzeko. Herri­ko eta inguruko produktuekin osatutako azoka, erromeria, herri bazkaria, umeentzako antzerkia eta taloak egongo dira.

UDAZKEN JAIA 2019

URRIAK 27 IGANDEA

10:30-13:30 AZOKA herriko eta inguruko produktuekin.
*Bakoitzak etxetik bere poltsa edo zorroa ekartzea denok eskertuko dugu.
11:30-13:30 ERROMERIA plazan, Beñat Landa eta Imanol “Antxitte” trikitilariekin.
14:00etan HERRI BAZKARIA Din Din Elkarteak prestatuta. Bertan herriko aiton-amonak omenduko dira.
*Bazkarirako txartelak Txapela tabernan salgai: helduak 25€ / haurrak 12 €
*Txartelak erosteko azken eguna: urriak 25 (ostirala)
17:00etan ANTZERKIA haurrentzat “Pirata Garrapataren istorioak” ikuskizuna.
18:10ean TALOAK dastatzeko aukera, Igeldoko talogileen eskutik.

OHARRA: pazan barra irekiko da pintxo eta guzti: 10:00-14:00 / 18:00-21:00

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom