Herri Batzarra egingo da igandean, Tokiko Entitate Txikiaz hitz egiteko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Herri Batzarra egingo da igandean, Tokiko Entitate Txikiaz hitz egiteko

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluak Herri Batzarra deitu du igandean (maiatzak 9). Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren prozesuaz hitz egiteko izango da. Goizeko 11:00etan jarri dute hitzordua frontoian.
Herri Kontseiluak azaldu duenez, Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua aurrera doa. Entitate horrek nolako izan behar duen zehazteko (ze eskumen, ze ondare eta ze aurrekontu), negoziaketa fasea hasiko da orain. Orain arte emandako pausoak eta hemendik aurrera eman beharrekoak zeintzuk diren azalduko dituzte batzarrean.

Herritarren partehartzea beharrezkoa

Herri Kontseiluak gaineratu du negoziaketa fasea udaran hasiko dela eta 2022ko abenduan bukatzea aurreikusten dela. «Urte eta erdi garrantzitsua eta intentsoa daukagu aurretik eta beharrezkoa izango da herritar guztiok inplikatzea eta prozesuan parte hartzea», azpimarratu du.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom