Hainbat kultur ekintza izango dira datorren asteburuan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Hainbat kultur ekintza izango dira datorren asteburuan

(0 iruzkin)

Kultur Mahaia sortu da Igeldon. Mahai honen helburua da urte osoan zehar kultur jarduera desberdinak antolatzea herriari bizia emateko. Maiatzean izango dira lehenengo ekintzak, San Isidro egunaren bueltan. Hau da, datorren asteburuan (maiatzak 15 eta 16). Aurten ere, Udaberri Festarik ezingo da ospatu, gauden egoera dela eta. Hori horrela, ekintza hauek udaberria girotzeko baliatu nahi dituzte eta espero dute herriaren pizgarri izatea.

MAIATZAK 15, larunbata

17:00 PATIN ROLLER SAIOA. Eskolako kantxan elkartu.

17:00-18:30 ARGAZKI ERAKUSKETA ITSAS AURREN. Konfinamendu garaian umeek ateratako argazkiak egongo dira ikusgai.

19:00 DOKUMENTAL EMANALDIA KOOPERATIBAN: “2 urte, 4 hilabete intsumisioaren garaipena”. Intsumisioa gogoratu eta ospatzen duen dokumentala. SARRERA: 2€.

*OHARRA: Aforoa mugatua izango da, beraz, aurrez izena eman beharko da maiatzak 13 baino lehen (herrikontseilua@igeldo.eus). Egunean bertan, izenik eman ez dutenek sartzeko aukera izango dute, tokia baldin badago.

MAIATZAK 16, igandea

11:00-12:00 ARGAZKI ERAKUSKETA ITSAS AURREN. Konfinamendu garaian umeek ateratako argazkiak egongo dira ikusgai.

12:00 EUSKAL DANTZA EMANALDIA FRONTOIAN. Ieltxoko euskal dantza ikasleen eskutik izango da.

*OHARRA: Aforoa mugatua izango da, beraz, aurrez izena eman beharko da maiatzak 13 baino lehen (herrikontseilua@igeldo.eus). Egunean bertan, izenik eman ez dutenek sartzeko aukera izango dute, tokia baldin badago.

19:00 DOKUMENTAL EMANALDIA KOOPERATIBAN: “2 urte, 4 hilabete intsumisioaren garaipena”. Intsumisioa gogoratu eta ospatzen duen dokumentala. SARRERA: 2€.

*OHARRA: Aforoa mugatua izango da, beraz, aurrez izena eman beharko da maiatzak 13 baino lehen (herrikontseilua@igeldo.eus). Egunean bertan, izenik eman ez dutenek sartzeko aukera izango dute, tokia baldin badago.

*****************************************

LORE ETA LANDARE POSTUA

MAIATZAK 15, larunbata

09:30-14:00 LORE ETA LANDARE POSTUA jarriko du Kooperatibak bere parkinean.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom