Guraso eta familiak ez dira geldirik egon | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Guraso eta familiak ez dira geldirik egon

(0 iruzkin)

Covid-19ak sortutako egoerara egokitu egin behar izan dute guraso eta familiek ere, eta saiatu dira ahal ziren ekimenak aurrera eramaten. Ikasturte bukaerako jaialdiari dagokionean, ez dute ohiko agur jaialdirik egin, baina gurasoak ez dira geldirik egon. Agurrak antolatu dituzte gelaka eta ekainaren 18an, 6.mailakoei ere egin zieten jaialdi moduko bat, agurtzeko.

Erronkei erantzuten
Eskolako komunitate osoaren arteko harremanari era ludikoan eusteko helburuarekin, Erronkak martxan ekimena jarri zuten abian Eskolatik, eta bidalitako erronkak egiten aritu dira familiak. Astero, erronka ludiko bat bidaltzen zuten eta nahi zuten familiek parte har­tzen zuten grabatutako bideoak edo ateratako argazkiak bidaliz.
Horrez gain, ETB 3ko Erronkan saioan ere parte hartu zuten ikasle batzuek. Txorimalo bat etxean egiteko erronka burutu zuten ikasleek eta gaileta bat eskuekin ukitu gabe ahora eramateko erronka luzatu zieten ikasleek saioko aurkezleei. Nola egin behar zen ere erakutsi zieten. Ikusteko aukera dago eitb.eus weborrian, Erron­kan atalean sartuta.

Gau Beltzaren inguruko ikastaroa
Begi bistakoa da azken urteetan Halloweenak Igeldoko eta Euskal Herriko herri gehienetako umeengan piztu duen interesa. Hori horrela, azken urteetan, hainbat gurasok antolatuta, Gau Beltzak egin dira Igeldon, ospakizunari bertako kutsua ematen saiatuz.
Guraso Elkartetik azaldu dutenez, egoeraren aurrean nola jokatu ez da erraza eta kezka ere sortzen die batzuei. Dirudienez, egoera hau ez da Igeldoko kontua bakarrik eta UEUk ikastaroa antolatu duela jakin dute. Elkartetik, parte hartzeko deia luzatzen diete gurasoei edo interesa duten herritarrei Igeldorako lagungarria izan daitekeela irudi­tzen baitzaie. Ikastaroa irailaren 4ean izango da (6 ordukoa). Izena emateko: www.ueu.eus // Udako ikastaroak.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom