Gazte, beldur pixka bat pasa nahi? | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Gazte, beldur pixka bat pasa nahi?

(0 iruzkin)

Kultur Mahaiak lanean jarraitzen du eta ekintza berri bat antolatu du urrirako. Hain zuzen, gaztetxoei zuzendutako ekintza izango da. Urriaren 31 Arimen Gaua edo Gau Beltza izaki, beldurrarekin jolasteko tartea izango dute gaztetxoek (12 urtetik gorakoek). Gaueko 21:30etan kultur etxeko ateak irekiko zaizkie, bertan afalduko dute (bakoitzak berea) eta ondoren beldurrezko pelikula bat ikusiko dute. Gaueko 01:30ak arte izango dute bertan egoteko aukera, beraien erara.


Bestalde, udan, zine emanaldiak eta izarrak ikusteko irteera antolatu zituen Kultur Mahaiak. Helduentzako zineak ez du arrakasta handiegirik izan, baina umeenak bai eta izarrak ikusteko irteerak ere bai. Aurrerago errepika­tzeko moduko ekintzak izan dira Kultur Mahaiarentzat. Ea hurrengoan izarrak ikusteko aukera dagoen!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom