Garagardo Azoka arrakastatsua | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Garagardo Azoka arrakastatsua

(0 iruzkin)

Pasa den asteburuan, Garagardo Azoka egin da Igeldon. Ez ohiko Garagardo Azoka izan da, bertako garagardo eta jakiek izan baitute protagonismoa. Hori horrela, ostiraletik igandera honako garagardoak edateko aukera egon da: Basque­land (Hernani), Bidassoa (Irun), Gorakraft (Donostia), Malagissona (Oiartzun-Donos­tia) eta Zarautz (Zarautz). Eta jakiei dagokienean, berriz, honakoak jateko aukera: hegaluzea, mendrexka, gindillak, tomatea, saltxitxak, hirugiharra, arroz esnea...

Itsas Aurre elkarteak eta Kooperatibak elkarlanean antolatutako azoka izan da eta azken honen filosofiarekin bat eginez, bertako produktuaren aldeko apustua egin da. Igeldoko produktuak edo bertako ekoizleenak erabili dira oinarrian eta ekologikoak ere izan du bere lekua. Bertako produktuak eta kalitatekoak eskaini izanak jendearengan eragina izan duela uste dute antolatzaileek eta oso pozik daude azokak izan duen harrerarekin. Balorazio sakonagoa egitekoak dira oraindik, baina hasiera batean oso positiboa iruditu zaie azokak emandakoa. Hiru egunetan zehar, jende asko ibili da, bai herrikoak bai kanpokoak; eta batez ere, larunbata izan da arrakastatsua.

  

    

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom