«Ez da epea bukatu eta 140 sinaduratik gora lortu ditugu» | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

«Ez da epea bukatu eta 140 sinaduratik gora lortu ditugu»

(0 iruzkin)

Gure Esku Dagoko kideak sinadurak biltzen ari dira Igeldon galdeketa egin ahal izateko. Maiatzaren erdira arte ariko dira. Honako idatzia bidali dute deialdia eginez.

Gero eta gutxiago falta da egun handirako, Ekainak 17rako. Esan genuen, galdeketa egin ahal izateko herritarren %10ak sinatu behar zuela, 80 sinadura inguru, bada oraindik ez da sinatzeko epea bukatu eta 140tik gora sinadura lortu ditugu. Mila mila esker guztiei!
Maiatza erdialdera arte egongo da sinatzeko aukera. Horretarako, igande eguerditan mahaia jarriko dugu. Bestela, igeldokogureeskudago@gmail.com emailera edo 688620771 telefonora idatzita ere egongo da sinatzeko aukera.

Giza katerako deia
Ekainaren 10ean ere zita garrantzitsua izango dugula gogorarazi nahi dugu, aspaldian egin den mobilizaziorik jendetsuena burutu nahi da. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza kate erraldoia egingo da. Guri Donostiako kilometroa tokatu zaigunez, hain zuzen ere, Ibaetatik Antiguora doan kilometroa (Antiguo eta Ibaetarekin batera 800 pertsona lortzea da apustua), herritik denok batera oinez jaisteko deialdia egingo dugu. Mahaietan 5 euroren truk apuntatzeko aukera egongo da edo gizakatea. gureeskudago.eus. helbidean ere izena eman ahalko da.
Herritarron ordua da, Igeldon ere erabakitzera goaz!

   

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom