Eta beste behin, letxugak lapurtu dituzte | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Eta beste behin, letxugak lapurtu dituzte

(0 iruzkin)

Pasa den hilabetean, Eskolako Lehenengo zikloko ikasle eta irakasleek jakinarazi zuten eskolako baratzetik porruak lapurtu zizkietela. Eta pasa den ostiralean, berriz, letxugak lapurtu zizkietela konturatu ziren: «Gaur goizean eskolara ailegatzean sorpresa, baratzan zeuden letxuga guztiak eraman dituzte», adierazi zuten.

Lapurretena orain dela bi urtetik luzatzen ari den kontua da eta frustrazio ugari sortzen ari zaie, gauzak biltzeko garaia iristen zaienean, lapurtu egiten baitizkiete bertako barazkiak. Triste eta haserre sentitzen dira.

Barazkiak eskatzeko aukera

Norbaitek behar izanez gero, barazkiak emango dizkietela ere adierazi dute behin baino gehiagotan, baina ez lapurtzeko: «Barazkiak nahi badituzu, etorri eta oparituko dizkizugu». 

Herriari laguntza

Baratzan lanean jarraituko dute eta egoera honen aurrean, herriari laguntza eskatzen diote berriz. Ostiralean bertan letxuga gorriak landatu zituzten eta txorimaloa ere jarri zuten. «Nahiko genuke zuen laguntza. Espero dezagun letxuga gorriak guk dastatzea!».

   

Current rating: 5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom