Eskean, talde bakarrean aterako dira aurten | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Eskean, talde bakarrean aterako dira aurten

(0 iruzkin)

Eskeko koadrilak erabaki bat hartu du aurten San Juan eta Santa Ixabel eskearen inguruan: bi taldetan banatu beharrean, talde bakarrean aterako dira. Horrela, San Juan eskean herritik gorako etxeak agurtuko dituzte eta Santa Ixabeletan, herritik beherakoak.
Erabaki honen berri emanez, ohar bat argitaratu dute eta etxez etxe banatuko dute datozen egunetan.

«Ez da erabaki erraza izan»
Oharrean diotenez, Eskeko koadrilarentzat ez da erabaki erraza izan, taldeko partaideek iritzi ezberdinak baizituzten: «Dena den, guztion artean hartu dugu erabaki hau egoera hobetzeko helburuarekin», azaldu dute. Eta honakoa gaineratu: «Azken urteetan, agerikoa denez, zailtasunak izan ditugu eskea aurrera ateratzeko; besteak beste, jende kopurua txikia delako eta eske amaierako orduetan jendeak ez duelako behar bezain gustura amaitu. Oro har, eskea gainbehera doala ikusten genuen eta indartzeko beharra sumatu».
Ohitura indartu eta bultzada bat emateko asmoz hartu dute beraz, erabakia. Horretarako, beharrezkoa ikusi dute eskeko koadrila indartzea, belaunaldi ezberdinen arteko harremanetan sakonduz.
Bukatzeko, eskean parte-hartzeko gonbidapena luzatu dute: «Animatu eskean parte-hartzera, eta ez dugu zalantzarik egiten, urtero bezala, zuen babesa eta goxotasuna jaso, eta etxeko ateak irekiko dizkiguzuela».

 

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom