Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko epea zabalik dago | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Errigorako olioa eta kontserbak eskatzeko epea zabalik dago

(0 comments)

Aurten ere, Errigorako oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak (piperrak, zainzuriak, orburuak, potxak...) eskatzeko aukera dago Igeldon. Produktuak, gainera, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan dira! Orain aukeratu eta jasotzean ordaindu behar da. Eskaera martxoaren 20ra arte egin daiteke. Oliba-olioa apirilean jasoko da eta ordainketa olioa jasotzean egin beharko da; kontserba-sortak, berriz, ekainean jasoko dira eta orduan ordaindu beharko dira.

Eskaera orri batzuk Txapela tabernan utzi dituzte eta bestela, emailez ere bada aukera eskatzeko, ondoko bi herritarrei idatzita: igo.unanue@hotmail.com edo nekaneurruzmendi@gmail.com.

Produktuei buruzko informazio guztia, hemen.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2026
2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom