Ekintza ugari, Emakumearen Egunaren bueltan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ekintza ugari, Emakumearen Egunaren bueltan

(0 iruzkin)

Martxoak 8 Emakumearen Eguna pasa berri dugun honetan, ezin aipatu gabe utzi herrian izandako mugimendua. Martxoaren 7an, larunbatean, Emakume Afaria egin zen urtero bezala eta adin ezberdinetako 58 emakume elkartu ziren. Etxe Nagusin afaldu zuten giro paregabean. Azken urteetan bezala, bingoan aritu ziren eta saridunak Arantxa Txintxurreta eta Ainhoa Gorostidi izan ziren.

 

 

Emakumeen bilgune bat osatzeko asmoa
Martxoaren 8an bertan ere hainbat ekintza egin ziren herrian. Eguerdian jarritako hitzorduari erantzunez, 10 bat lagun elkartu eta pankartak egin zituzten. Ondoren, kontzentrazio txiki bat egin zuten plazan 30 herritar inguruk, “Batu borroka feministara!” lemapean. Kontzentrazioa bukatzean, elkarrekin bazkaldu zuten hainbat emakumek eta kafe garaian, tertuliarako tartea izan zuten. 10 emakume elkartu ziren eta gai interesgarriak izan zituztela hizketagai azaldu dute. Hori horrela, aurrerago ere berriz elkartzeko asmoa azaldu zuten emakumeen arteko bilgune bat osatuz, beraien kezkak, interesak… partekatzeko.

Egunari bukaera emateko, Donostiako manifestaziora elkarrekin joan ziren herriko hainbat emakume autobusean.

 

Argazki guztiak ikusgai argazki galerian.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom