EHBilduko herriko taldea sortu da | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

EHBilduko herriko taldea sortu da

(0 iruzkin)

Duela aste batzuk herriko EHBilduko taldea sortu zen. Baina zertarako eta zein helbururekin? Nortzuk osatzen dute taldea? Ondorengo herrikideek: Nekane Urruzmendi, Eneritz Ota­men­di, Jabier Iraola, Aratz Urruz­men­di, Imanol Gomez eta Joxi Oiarbidek.
Azaldu dutenez, «EHBilduko azken kongresuan EHBildu alderdi politikoa baino gehiago dela erabaki zen. Hau da, instituzioa eta kalea uztartuko dituen alderdi/mugimendua eratzeko bidean urratsak egitea erabaki zen. Horrela, herriz-herri EHBilduko taldeak sortzen ari dira eta Igeldon ere sortu dugu ekipo ederra».
EHBilduk nazio mailan egiten dituen proposamen eta dinamikak lurreratu (herrian landu) eta herrira begirako programa bat lantzea dira taldearen helburuak. Proposamenak lurreratzeari dagokionez, EHBilduk hezkuntza lege berri baterako egin duen proposamena bereziki interesgarria iruditzen zaiela gaineratu dute eta aurrerago herrian lantzeko asmoa dute. Herrira begirako programari dagokionez, arlo ezberdinetan proposamenak egitea dute as­moa: «hala nola, energia, hezkuntza edota bestelako arloetan EHBilduk herriari egiten dion proposamena. Noski, horretarako parte hartzeko espazioak eskainiko dira, EHbildu komunitate zabala baita eta guztion artean eztabaidatu eta aberastuz osatuko baitugu herri honen beharrei erantzungo dien programa».

Bilbora 20 lagun Igeldotik
EHBilduren aldarriak kaleratu eta ezkerreko independentistak aspaldiko partez bildu asmoz, azaroaren 20an «mobilizazio erraldoia» egin zen Bilbon. «45000 pertsonatik gora elkartu ziren eta herritik autobusa eta kotxeetan joandako pertsonak kontuan hartuta, 20 bat lagunek parte hartu zuten mobilizazioan. Esan beharra dago, mobilizazioak EHBildu bera indar­tzeko balio izan zuela, lehen aldia baitzen alderdi/mugimenduak horrelako mobilizazio bat antola­tzen zuela», nabarmendu dute.
«Beraz eta amaitzeko, jakin taldeko ateak zabalik dituzuela. Ezkerreko independentiston etxe sendoa eraiki behar dugu, beraz proposamen edota ideiaren bat baduzue jarri harremanetan taldeko kideekin», luzatu dute gonbita.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom