Eguraldiak ez zuen giroa zapuztu | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Eguraldiak ez zuen giroa zapuztu

(0 iruzkin)

Beste behin ere, giro ederra jarri du herrian Udazken Festak, nahiz eta eguraldiak ez askorik lagundu. Pentsioen inguruko hitzaldiarekin ekin zitzaion ostiralean festari eta 20 bat lagun gerturatu ziren eskolara, Duintasuna elkarteko hiru kideren azalpenak entzutera. Herri Kontseiluaren laguntzarekin, 65 urtetik gorako herritar batzuk elkartzen hasi dira hilabeteko azken ostiraletan eta hitzaldi hau beraien ekimenez antolatu zen. Luntxa ere izan zuten Itsas Aurren. Eta orain, afari bat egin eta gaiaren inguruan mobilizatzen hastekoak dira. Afaria azaroaren 23an izango da eta 19:00etan jarri dute hitzordua.

Umeak gustora, larunbatean
Ume eta gaztetxoentzako ekintzak antolatu ziren larunbatean. Hasiera batean, bizikleta buelta egitekoak ziren goiz partean, baina eguraldi txarra iragarria zegoenez, skate eta patinete ikastaroa egin zuten frontoian. Primeran pasa zuten. Eta arratsaldean ere gogotik gozatu zuten zirko tailerrarekin. Oso arrakastatsua izan zen.
Iluntzea, kantu eta musikarekin girotu zen. Afalaurretik Kantujira izan zen Kaxkoan zehar, Lezkarri abesbatzako kideen eskutik. 20 bat lagun ibili ziren ingurukoen belarriak goxatzen. Afalostea, berriz, Mexikortxo Band taldeak girotu zuen bere rantxerekin.

Salmenta ona, azokan
Ohi bezala, igandean azoka izan zen bertako produktuekin. Orokorrean, jendea ibili zen eta antolatzaileak gustora dira izandako erantzunarekin. Ia dena saldu zutenak ere baziren. Gainera aurtengoan, Laja II eta Lutxurdio trikitilariek girotu dute azoka.
Kooperatibak ere postua jarri zuen Laboretik ekarritako produktuekin eta oso salmenta ona izan zutela azaldu dute.

150 bat lagun, bazkaltzen
Jubilatuen omenez antolatzen den bazkarian ere herritar ugari bildu zen. 150 bat lagun, denera; eta horietatik 84 jubilatuak. Herriko aiton-amonak ere omendu ziren: Teresa Saziain, Daniela Etxeberria, Joakin Garmendia eta Fermin Zinkunegi. Zinkunegi bakarrik izan zen bazkarian, baina gainontzekoek ere jasoko dute bastoi eder bana oroigarri gisara.
Festari amaiera emateko, talo goxo-goxoak jateko aukera izan zuten plazara gerturatu zirenek.

Saskiak, banatuta
Bazkalostean, bi saski eder zozketatu ziren eta biek badituzte jabeak: Iker Zinkunegi eta Jon Otegi.

Armarria aukeratuta
Azokan zehar, herritarrek botoa emateko aukera izan zuten Igeldoko armarria aukeratzeko. 80 herritar inguruk eman zuten botoa eta Herri Kontseiluak adierazi du laster jakinaraziko duela zein izan den aukeratua.

Sinadurak biltzen
Babes Ofizialeko 36 Etxebizitzak igeldotarren beharrak asetzeko izan daitezen eskatuz, sinadurak biltzen ari da Herri Kontseilua eta azokan zehar ere hainbat sinadura bildu zituen. Oraindik badago aukera sinatzeko eta herriko puntu desberdinetan daude orriak: kultur etxeko bulegoan, Txapela tabernan, Mendizorrotz tabernan eta Calongen.  

  

  

  

  

  

  

  

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom