Egindakoaren errepasoa
Nork argitaratua: Igeldo Herria 3 aste, 2 egun atzera
Ikasturtearen lehenengo hiruhilekoa bukatzear da eta egindakoaren errepasoa bidali diote Orri Informatiboari Eskolatik. Halaxe adierazi dute:
2020-2021 ikasturteko lehenengo hiruhilekoaren inguruko errepasoa egin du Eskolak.
Konturatu garenerako 2020 urtea amaitzear dugu, eta ikasturtea hasi zenetik ia hiru hilabete pasa zaizkigu. Hori dela eta, atzera begiratu eta orain arte egindakoaren errepaso bat egiteko momentua da. Izan ere, urtea berezia izaten ari den arren, eskolan lanean jarraitu dugu egoerak ahalbidetu digun neurrian, gure gora-beherekin baina animo askoz.
Gure lehen ebaluazioko proiektuaren izenburua “Gure mundua ezagutzen” izan da, eta horrek gauza desberdin ugari ikasteko aukera eskaini digu eskolan. Txikienak Suhiltzaile bihurtu zaizkigu, eta lanbide desberdinak lantzen aritu dira eskolako martxara moldatzen ziren bitartean. Lau eta bost urteko Saguzarrak, berriz, eskolako baratzako animali eta landareak aztertzen aritu dira animo biziz, eta pizza bat egiteko asmotan omen dabiltza. Lehenengo zikloko panterak, berriz, munduko animaliak lantzen aritu dira, eta animalien txotxongiloak egin dituzte.
Azkenik, Surflariak eta Igeldoko 14 birusak Unibertsoa, izarrak, planetak… lantzen aritu dira, gure mundua aztertzen bukatzeko. Batzuk Igeldori buruz zerbait berezia prestatzen ari dira mundu guztiarentzat, eta besteak berriz itsasoko nabigatzaile desberdinak ezagutu eta munduari buelta eman diote. Albaolara ere joango dira bisitan hilabete honetan zehar, garai hartako itsasontziak nola eraikitzen ziren ikusteko. Proiektuekin bukatzen dugunean, bideo txiki bat argitaratuko dugu eskolako blogean.
Egun bereziak ospatuz
Bestalde, eta nahiz eta pandemiak ez digun utzi nahi genuen bezala egiten, aukera izan dugu egun garrantzitsuak lantzeko ere. Urriaren 30ean Oroimenaren Txokoa jarri genuen eskolan, gurekin ez daudenez gogoratuz, eta ikasleek mezu ederrak utzi zituzten bertan. Azaroaren 25a berriz, Tratu Onen Eguna izendatu genuen, eta Tratu Onen Txokoa jarri genuen, bertan bata besteak ongi zaintzeko egin behar duena bilduz. Azkenik, abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen. Goizean zehar tailer desberdinak egin genituen eskolan, Euskaraokea edo Euscrabblea adibidez, eta arratsaldean zine-saioa izan zuten. Argazkiak ikusi nahi badituzue, eskolako blogean dituzue ikusgai.
Ez da erraza izaten ari, baina denon indar eta ilusioz gauzak aurrera doaz. Urte berriak albiste hobeak ekarriko dizkigula espero du Igeldoko Herri Ikastetxearen komunitate guztiak.
Lorontziak puskatuta
Abenduaren 7an Saguzar taldekoak oso triste jarri zirela jakinarazi dute. Astelehen goizean Eskolara joan zirenean, beraien landareak ikustera atera ziren eta dena txikitua zegoela ikusi zuten. «Ez dakigu zergatik egin duten, ez dugu ulertzen. Aurrerago landare berriak ekarriko ditugu eta berriz gure lorategi ederra izango dugu», azaldu dute.
Twitter-en partekatu Facebook-en partekatuAzken postak
- Igeldotik 70 baietz!
- Jubilatu guztien partez, eskerrik asko!
-
ATZERA BEGIRA: Gudamendiko “tiro-pitxoi”-ko langileak
-
ATLETISMOA - EKAIN CAMARERO: «Esperientzia onak gordetzen eta markak jaisten jarraitzea da helburua»
- Gabonei begira, eskaintza zabaldu dute IKOn
Artxibategia
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (138)
Etiketak
- Undermount (1)
- sinadurak (2)
- joxe mari uranga (1)
- hirugarren adina (2)
- 2017 urtea (6)
- ondorioen txostena (2)
- Otabardi baserria (2)
- ate irekiak (2)
- pelota (1)
- emakumeen eguna (6)
- lore (3)
- moda desfilea (3)
- ieltxoko jaialdia (1)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- M8 (4)
- garbigunea (1)
- martxoak 8 (4)
- txirrindularitza (3)
- Gurasoak (1)
- Hozkailua (1)
- zerain (1)
- Kooperatiba (9)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- baratza (2)
- VPO etxeak (1)
- pala (1)
- erabilera (1)
- hipopresiboak (1)
- Herri Kontseilua (4)
- sokatira (1)
- sinadura bilketa (1)
- haritzalde (1)
- ieltxo (2)
- emakume afaria (3)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- san isidro eguna (1)
- pelota txapelketak (1)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- kixmi (2)
- Inauteriak (2)
- Mullita Fest (1)
- udaberri jaia (4)
- Guraso Elkartea (3)
- greba feminista (4)
- itzulia (1)
- gazteak (1)
- San Pedroak (4)
- robotika (1)
- lehentasunak (2)
- barrikotea (1)
- gona gorria (1)
- matrikulazioa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- argazki lehiaketa (2)
- obrak (8)
- greba (2)
- segurtasuna (1)
- eresmin (1)
- Itsas Aurre (3)
- emakumeok planto (4)
- garagardo artisauak (1)
- jaiak (3)
- errepide mozketa (1)
- erromeria (1)
- irteera (1)
- giza-katea (2)
- Eskola Bidea (1)
- zabor pilaketa (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- zozketa (2)
- afaria (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- jai batzordea (4)
- negua (1)
- armarria (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- Udazken festa (1)
- udako ordutegia (1)
- lapurretak (2)
- hamaiketakoa (1)
- Dbus (1)
- san isidro (2)
- ikastaroak (3)
- Herri batzarra (1)
- errigora (2)
- proba (1)
- euskal erregimena (2)
- programa (1)
- lehiaketa (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- Din Din elkartea (1)
- batzar eratzailea (2)
- hitzaldia (2)
- eskolako jaialdia (1)
- euskal dantza (1)
- Lezkarri (2)
- euskara (3)
- ibarra taldea (1)
- Ekainak 17 (7)
- tasa (1)
- kale neurketa (1)
- Eskola (6)
- urteko batzarra (1)
- bertako produktuak (1)
- garagardo azoka (2)
- emakume eguna (2)
- arrano etxea (1)
- galdeketa (7)
- erraustegia (2)
- zaborra (2)
- antzerkia (2)
- sarrerak (2)
- boletoak (1)
- Gure Esku Dago (8)
- ttonttorro (6)
- 65 urte (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- hondakinak (2)
- Pilotegi bidea (6)
- musa (3)
- Asteasu (2)
- donostiako klasikoa (1)
- elurra (2)
- kontzertua (1)
- batzarra (4)
- autobusa (1)
- festak (6)
- asteburu pasa (2)
- futbola (1)
- arrantza (1)
- kurtso bukaera (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- udalekuak (1)
- eskonbroa (1)
- bilera (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- ekintza berriak (2)
- umore horiya (1)
- kontserbak (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Angula ustelak (2)
- oinarriak (1)
- pilota (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- saridunak (1)
- onditz urruzmendi (1)
- egitaraua (2)
- triatloia (1)
- arropa bilketa (1)
- Herri kirolak (1)
- zeramika (1)
- untzi museoa (2)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- euskaraldia (2)
- landare (3)
- zuhaitz eguna (1)
- mozorroak (1)
- pilates (1)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- mendizorrotz (1)
- Tximistarri bidea (2)
- krosa (1)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
Egileak
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
- Igeldo Herria (28)
- Aitziber Alzua (3)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria