Dominak eskuratuta, Txinatik buelta | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Dominak eskuratuta, Txinatik buelta

(0 iruzkin)

Martxoaren hasieran goma gaineko sokatira mundiala izan zen Xuzhoun, Txinan. Euskal Herriko txapelketa bukatuta, 6 talde joan ziren Euskal Herritik eta horien artean Ibarrako taldea. Talde honetako kide den Joxe Mari Uranga igeldoarra bertan izan zen eta berarekin elkartu gara Txinan bizitako esperientzia nolakoa izan den jakiteko asmoz.

Nola egin zenuten bidaia, zenbat denboran?
Bidaian 25 ordu pasa genituen. Gainera bisatuarekin nahiko arazo izan genuen taldekide batzuk, eta bi txandatan iritsi ginen. Iristeko, 4 hegazkin, abiadura handiko trena eta Shangaiko metroa hartu genituen.

Ibarrako taldekoak zer moduz ibili zineten? Dominik lortu al zenuten?
Kluben arteko lehiaketari dagokionean, 600kg-ko modalitatean, hirugarren geratu ginen (brontzea), 640kg-an laugarren, 540kgan neskak hirugarren (brontzea) eta 600kg-an mixtoan ere hirugarren (brontzea). Nazioarteko lehiaketan, Ibarrak Euskal Herria ordezkatu zuen 600kg eta 640kgan eta bigarren (zilarra) eta laugarren egin genuen.

Euskal Herriko neskak ongi ibili zirela entzun genuen komunikabideetan. Txinatar neskek ere oso onak diren fama dute, ezta?
Txinako neskak onak dira bai, baina kontuan izan behar da bekadun ikasle kirolariak direla.

Txina ezagutzeko denborarik izan al duzue? Zer inpresio eman dizu herrialdeak?
Berez lehiatzera joateko urrutiegi geratzen da, ordu aldaketa, bidai luzeegia, diru asko… Ni lehiaketa egunetan bakarrik izan nintzen eta besterik ez. Taldekide batzuk berriz egun gehiagoz geratu ziren bertan.

Bitxikeriarik edo baduzu komentatzeko?
San Pats talde Irlandarrak erakutsi zuen nagusitasuna. Kategoria ezberdinetan nagusitasun handia erakutsi baitzuen. Eta bestetik, Txinan ingelesez jakiteak ez duela ezertarako balio, hoteleko arduradunak ere etzekien!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom