Break dance ikastaroa, aurtengo berritasuna | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Break dance ikastaroa, aurtengo berritasuna

(0 iruzkin)

Urriarekin batera, ikastaroak ere martxan jarri dira. Eta aurtengoan ere bada berritasunik. Break dance ikastaroa eskainiko da. Horrez gain, iazko ikastaroak ere atera dira. Denera, 14 ikastaro izango dira 2021-2022 ikasturte honetan eta 105 herritar animatu dira. Iaztik zertxobait handitu da kopurua eta antolatzaileak oso pozik daude erantzunarekin.

Musuko eta neurriekin
Egoera asko hobetu bada ere, oraindik Covid19aren kontrako neurriekin jarraitzen dugu eta ikastaroak ere halaxe antolatu dituzte. Saioak leku itxian izanik, honako neurriak betetzen dituzte: musukoak erabiltzea, eskuak gelarekin garbitzea, distantziak mantentzea, aireztapena... besteak beste.

Yoga berriz eskolan
Ikastaro ia guztiak kultur etxean izango dira, baina zunba frontoian egingo da eta yoga eskolan. Aurreko ikasturtean ez zen eskola erabiltzeko aukerarik izan (protokoloa tarteko), baina aurten areto nagusia erabiltzeko aukera eman dute eskolatik eta antolatzaileak oso eskertuta daude.

Apuntatzeko aukera
Nahiz eta ikasturtea martxan egon, lekua dagoen ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik. Beraz, interesa izanez gero, harremanetan jartzeko dei egin dute antolatzaileek: 943 31 30 30 / 606 311 734 edo bestela
ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom