Bilerari jarraipena emanez, afari merienda izango da Udazken Festan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Bilerari jarraipena emanez, afari merienda izango da Udazken Festan

(0 iruzkin)

Irailaren 21ean, 65 urte ingurutik gorakoekin bilera egin zuen Herri Kontseiluak kultur etxean eta gonbiteari erantzunez, 9 lagun elkartu ziren. Herri Kontseiluaren helburua, adin horretako herritarren iritzia jasotzea zen. Besteak beste, herrian ekintzarik faltan botatzen ote duten, hilean behin elkargune bat jartzea nahi ote luketen…

Euren iritziak askotarikoak izan ziren: zenbaitek elkartea berriz sortzea garrantzitsua ikusten badute ere, beste batzuk berriz, herrian beste talde bat sortu beharrean dagoeneko martxan dauden proiektuetan laguntza ematea hobeto ikusten dute. Igeldo bezalako landa inguru batean aisialdia antolatzearen beharrik ikusten ez duenik ere izan zen.

Eta bilera horri jarraipena eman asmoz eta aurrerantzean egin daitekeenari buruz hitz egiten jarraitzeko, afari merienda irekia antolatzeko ideia atera zen Udazken Festaren aitzakian. Urriaren 26an, ostirala, izango da elkartean «jubilatu, edadetu, ez hain zahar, ez hain gazte eta gazteei zuzendua». Animatzeko dei egin dute.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom