Badugu festetako portada, Lurdes Zinkunegik egina | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Badugu festetako portada, Lurdes Zinkunegik egina

(0 iruzkin)

Lurdes Zinkunegik irabazi du Ttonttorro Jai Batzordearen argazki lehiaketa. Hori horrela, berak egindako lana izango da festetako egitarauaren portada. Zinkunegik 100 euroko saria ere jaso du.

Egitaraua ikusgai, datorren astetik aurrera
Festetako egitaraua prest dago dagoeneko eta datorren astean zabalduko da weborrian eta sare sozialetan. Ekainaren 21ean (ostirala) Ieltxoren kurtso bukaerako emanaldiarekin eta asteburuko ekintzekin motorrak berotzen hasiko gara eta ondoren, ekainaren 28tik uztailaren 2ra arte ez da aspertzeko tarterik izango.  

Prestaketa lanetarako kedadak
Herri taberna prestatu, Din-Din antolatu... Prestaketa lanak ere egin beharko dira festak hasi aurretik eta hainbat kedada egingo dira datozen egunetan. Aurrerago zehaztuko dituzte egun eta orduak, baina herritarrei dei egiten diete animatzeko, denen artean lanak errazago eta azkarrago egiten baitira.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom