Azken prestaketa lanak, eskolako jaialdirako | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Azken prestaketa lanak, eskolako jaialdirako

(0 iruzkin)

Ikasturtea bukatzear da eta larunbatean (ekainak 15) eskolako jaialdia izango da. Guztia prestatzen ari dira burubelarri. Goizeko 11:00etan hasita, eskolako ume eta gurasoek sekulako emanaldia eskainiko dute: 

- HHko ikasleek abestu egingo dute

- LHko ikasleek antzerkia egingo dute (ziklo bakoitzak bere antzerkia)

- Jardunaldietan aurkeztu zuten proiektuaren aurkezpena (3.zikloko ikasleek egingo dute)

- Gurasoen emanaldia

Emanaldiaren aurkezpena, 6.mailako ikasleen esku geratuko da.

Parrillada, umeentzako jolasak, musika...
Emanaldiaren ostean, Guraso Elkarteak bazkaria eskaniko du. Lehengo urtean bezala, parrillada egingo dute. Arratsaldean, berriz, umeentzat futbolina montatzeko intentzioa daukate. Horrez gain, musika, merienda eta barra irekita egongo dira arratsalde guztian zehar. Animatzeko dei egin dute. 

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom