Autobus zerbitzua hobetzeko proposamenak egin dira | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Autobus zerbitzua hobetzeko proposamenak egin dira

(0 iruzkin)

Igeldon autobus zerbitzua hobe­tzeko beharra ikusten du Herri Kontseiluak, behin baino gehiagotan halaxe adierazi diotelako herritarrek. Alde batetik, DBus 16 linea hobetzeko beharra dago; eta bes­tetik, landa eremuko herritarren­tzako zerbitzuren bat jartzeko beharra. Horixe adierazi zien Donostiako Alkateari eta Auzoetako zinegotziari (baita oposizioko ordezkariei ere) abenduan egindako bileran, eta proposamen zehatzak eta eskariaren inguruko datuak bidaltzeko eskatu zuten udal gobernuko ordezkariek.
Behar erreal horiek identifikatu eta horiei erantzun egokia emateko asmoz, herritarren artean galdezka aritu da Herri Kontseilua. Adin ezberdinetako herritarrekin jarri da harremanetan eta azaldutako beharrak kontuan hartuz, proposamen sorta prestatu du.
Alde batetik, DBus 16 lineari lotuta: ibilbide zuzena egitea Igeldotik zentrora (eta alderan-tziz); goizeko 07:00etan hastea autobusa Igeldotik; ostiral, larunbat eta jai egun bezperatan 00:00etan eta 02:00etan autobusak izatea Igeldora igotzeko; bizikletak sartzeko ordutegia kentzea; DBus 5 linearekin (beste lineekin bezala) transbordoak egin ahal izatea. Eta bestetik, landa eremuko herritarrei begira, Behemen­diren taxi-bus zerbitzua ezartzea.

Proposamenak aurkeztuta
Otsailaren 6an DBuseko Adminis­trazio Kontseilua bildu zen eta bilera hartan, Herri Kontseiluak DBus 16 linearako dituen proposamenak adieraziz, idatzia aurkeztu zuen. Horrez gain, udal erregistroan ere aurkeztu zuen idatzi hori.

Datuak biltzen
Herri Kontseiluak proposamenak zeintzuk diren argi baldin badauka ere, udaletxetik datuak eskatzen dituzte eta lanketa horretan ari da orain. Gaiarekin interesa izanez gero eta proposamenen bat izanez gero, jarri harremanetan: herrikontseilua@igeldo.eus.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom